| A | B | C | D | E | F | |
|---|---|---|---|---|---|---|
1 | EUSKARA (A EREDUA) | |||||
2 | GAITASUN BERARIAZKOA | DESKRIBATZAILEAK | EBALUAZIO IRIZPIDEAK | OINARRIZKO JAKINTZAK | ||
3 | 1. MAILA | 2. MAILA | ||||
4 | 1. Hizkuntza estandarrean idatzitako testuen ideia nagusiak eta oinarrizko argudio ildoak ulertu eta interpretatzea, iturri fidagarriak bilatzea eta esanahiak inferitzeko eta egiaztatzeko estrategiak erabiltzea, planteatutako komunikazio-beharrei erantzuteko. | HKK2, HKK3, ELK1, ELK2, STEM1, KD1, KPSII4. | HKK2 | 1.1. Testu luze samarreko ideia nagusiak, informazio garrantzitsua eta inplikazio orokorrak atera eta aztertzea; testu horiek ongi antolatuta egonen dira eta konplexuak izanen dira, gehiago edo gutxiago, eta ahozkoak, idatzizkoak edo multimodalak izanen dira. Halaber, ikasleendako garrantzitsuak diren edo interes publikokoak diren gaiei buruzkoak izanen dira, zehatzak zein abstraktuak, modu argian adieraziak eta hizkuntza estandarrean idatziak, hainbat euskarriren bidez, baita inguru zaratatsu samarretan ere. | 1.1. Testu luze samarretako ideia nagusiak, informazio garrantzitsua eta inplikazio orokorrak atera eta aztertzea; testu horiek ongi antolatuta egonen dira eta konplexuak izanen dira, eta ahozkoak, idatzizkoak eta multimodalak izanen dira, erregistro formalekoak zein informalekoak. Halaber, ikasleendako garrantzitsuak diren edo interes publikokoak diren gaiei buruzkoak izanen dira, zehatzak zein abstraktuak, modu argian adieraziak eta hizkuntza estandarrean edo maiz erabilitako barietateetan idatziak, hainbat euskarriren bidez, baita inguru zaratatsu samarretan ere. | |
5 | HKK3 | |||||
6 | ELK1 | |||||
7 | ELK2 | |||||
8 | STEM1 | |||||
9 | KD1 | |||||
10 | KPSII4 | |||||
11 | HKK2 | 1.2. Testu luze eta konplexu samarren edukia, asmoa eta diskurtso ezaugarriak modu kritikoan interpretatzea eta balioestea, arreta berezia jarriz testu akademikoetan eta hedabideetakoetan, bai eta fikziozko testuetan ere, gai orokorrei edo espezifikoagoei, garrantzi pertsonalekoei edo interes publikokoei buruz. | 1.2. Testu luze eta konplexu samarren edukia, asmoa, diskurtso ezaugarriak eta ñabardura batzuk, hala nola hizkuntzaren ironia edo erabilera estetikoa, modu kritikoan interpretatzea eta balioestea, arreta berezia jarriz testu akademikoetan eta hedabideetakoetan, bai eta fikziozko testuetan ere, garrantzi pertsonala edo interes publikoa duten askotariko gaiei buruz. | |||
12 | HKK3 | |||||
13 | ELK1 | |||||
14 | ELK2 | |||||
15 | STEM1 | |||||
16 | KD1 | |||||
17 | KPSII4 | |||||
18 | HKK2 | 1.3. Informazio globala eta berariazkoa ulertzeko estrategia eta ezagutza egokiak hautatzea, antolatzea eta aplikatzea; testuen asmo eta iritzi inplizituak eta esplizituak (beti argi adierazitakoak badira) bereiztea; esanahiak inferitzea eta ahozkoak ez diren elementuak interpretatzea eta, orobat, informazioa bilatzea, hautatzea eta alderatzea. | 1.3. Komunikazio-egoera bakoitzari hobekien egokitzen zaizkion estrategiak eta ezagutzak hautatu, antolatu eta aplikatzea, testuen zentzu orokorra, funtsezko informazioa eta xehetasunik adierazgarrienak ulertzeko eta testuetako asmoa eta iritzi inplizituak eta esplizituak bereizteko; esanahiak inferitzeko eta hitzezkoak ez diren elementuak interpretatzeko; eta, orobat, egiazko informazioa bilatu, hautatu eta alderatzeko. | |||
19 | HKK3 | |||||
20 | ELK1 | |||||
21 | ELK2 | |||||
22 | STEM1 | |||||
23 | KD1 | |||||
24 | KPSII4 | |||||
25 | 2. Testu jatorrizkoak, gero eta luzeagoak, argiak, ongi antolatuak eta xehakatuak sortzea, plangintza, sintesia, konpentsazioa edo autozuzenketa moduko estrategiak erabiliz, ideiak eta argudioak modu sortzailean, egokian eta koherentean adierazteko, komunikazio asmo zehatzen arabera. | HKK1, HKK5, ELK1, ELK2, STEM1, KD1, KD3, KPSII4, KKAK3.2. | HKK1 | 2.1. Testu argiak, koherenteak, ongi antolatuak eta komunikazio-egoerari egokituak aski jariotasun eta zuzentasunez ahoz adieraztea; erregistro bat baino gehiagokoak izanen dira eta ikasleendako pertsonalki garrantzitsuak direnei edo ezagunak diren interes publikoko gaiei buruzkoak. Xedea da egoerak azaltzea, kontatzea, argudiatzea eta informatzea hainbat euskarritan eta hitzezko baliabideak zein hitzezkoak ez direnak eta, orobat, plangintza, kontrol, konpentsazio eta lankidetza estrategiak erabiliz. | 2.1. Hainbat motatako testu argiak, koherenteak, xehakatuak, ongi antolatuak eta solaskideari eta komunikazio egoerari egokituak aski jariotasun, erraztasun eta naturaltasunez ahoz adieraztea; erregistro bat baino gehiagokoak izanen dira eta ikasleentzat pertsonalki garrantzitsuak diren edo interes publikokoak diren gaiei buruzkoak. Xedea da egoerak deskribatzea, kontatzea, argudiatzea eta informatzea hainbat euskarritan, akats larriak saihestuz eta hitzezko baliabideak zein hitzezkoak ez direnak eta, orobat, plangintza, kontrol, konpentsazio eta lankidetza estrategiak erabiliz. | |
26 | HKK5 | |||||
27 | ELK1 | |||||
28 | ELK2 | |||||
29 | STEM1 | |||||
30 | KD1 | |||||
31 | KD3 | |||||
32 | KPSII4 | |||||
33 | KKAK3.2 | |||||
34 | HKK1 | 2.2. Nolabaiteko luzera eta zailtasuna duten eta egitura argia duten testu xehakatuak idaztea eta zabaltzea; testu horiek komunikazio egoerara, testu tipologiara eta erabilitako tresna analogiko eta digitaletara egokituak izanen dira, ulermena zailtzen edo eragozten duten akatsak saihestuz, hainbat iturritako informazioa eta ideiak koherentziaz birformulatuz eta antolatuz eta ikasleek ezagutzen dituzten garrantzi pertsonaleko edo interes publikoko gaiei buruzko norberaren iritziak justifikatuz, hizkuntzaren erabilera etikoa eginez, jabetza intelektuala errespetatuz eta plagioa saihestuz. | 2.2. Luzera gero eta handiagoko testu xehakatuak idaztea eta zabaltzea; testu horiek ongi egituratuta eta konplexu samarrak izanen dira, komunikazio egoerari, testu tipologiari eta erabilitako tresna analogiko eta digitalei egokituta egonen dira, akats larriak saihestuz, eta, orobat, iturri askotako informazioa eta ideiak koherentziaz birformulatuz eta antolatuz eta ikasleek ezagutzen dituzten garrantzi pertsonaleko edo interes publikoko gaiei buruzko norberaren iritziak justifikatuz, hizkuntzaren erabilera etikoa eginez, jabetza intelektuala errespetatuz eta plagioa saihestuz. | |||
35 | HKK5 | |||||
36 | ELK1 | |||||
37 | ELK2 | |||||
38 | STEM1 | |||||
39 | KD1 | |||||
40 | KD3 | |||||
41 | KPSII4 | |||||
42 | KKAK3.2 | |||||
43 | HKK1 | 2.3. Plangintza, ekoizpen, berrikuspen eta lankidetzarako ezagutza eta estrategiak hautatzea, antolatzea eta aplikatzea, egitura argiko testuak eta komunikazio asmoei, testuinguru ezaugarriei, alderdi soziokulturalei eta testu tipologiari egokitutakoak sortzeko, baliabide fisiko edo digital egokienak erabiliz atazaren eta solaskide erreal edo potentzialen arabera. | 2.3. Plangintza, ekoizpen, berrikuspen eta lankidetzarako ezagutza eta estrategiak hautatzea, antolatzea eta aplikatzea, ongi egituratutako testuak eta komunikazio asmoei, testuinguru ezaugarriei, alderdi soziokulturalei eta testu tipologiari egokitutakoak sortzeko, baliabide fisiko edo digital egokienak erabiliz atazaren eta solaskide erreal edo potentzialen arabera. | |||
44 | HKK5 | |||||
45 | ELK1 | |||||
46 | ELK2 | |||||
47 | STEM1 | |||||
48 | KD1 | |||||
49 | KD3 | |||||
50 | KPSII4 | |||||
51 | KKAK3.2 | |||||
52 | 3. Beste pertsona batzuekin aktiboki interaktuatzea, jariotasun, zehaztasun eta berezkotasun askirekin, lankidetza estrategiak usatuz eta baliabide analogiko eta digitalak erabiliz, kortesiazko arauekin errespetuzkoak diren trukeetan komunikazio asmoei erantzunez. | HKK5, ELK1, ELK2, STEM1, KPSII3.1, HK3. | HKK5 | 3.1. Asertibotasunez eta modu aktiboan planifikatu, parte hartu eta lankidetzan aritzea, zenbait euskarriren bidez, egoera interaktiboetan, ikaslearentzat garrantzitsuak diren edo interes publikoa duten gaiei buruz; ekimena eta enpatia erakusten dira, baita hizkuntza kortesiarekiko eta etiketa digitalarekiko errespetua ere; orobat, solaskideen premia, ideia, kezka, ekimen eta motibazioekiko ere; azalpenak, argudioak eta iruzkinak ere egiten dira. | 3.1. Modu asertiboan eta aktiboan planifikatu, parte hartu eta lankidetzan aritzea, zenbait euskarriren bidez, egoera interaktiboetan; egoera horien gaiak dira egunerokoak, ikaslearentzat garrantzitsuak direnak, edo interes publikokoak izanik bere esperientziatik hurbil daudenak; ekimena eta enpatia erakusten dira, baita hizkuntza-kortesiarekiko eta etiketa digitalarekiko errespetua ere; orobat, solaskideen premia, ideia, kezka, ekimen eta motibazioekiko, ideiak eta iritziak emanez zehaztasunez eta sinesteko moduko argudioak emanez. | |
53 | ELK1 | |||||
54 | ELK2 | |||||
55 | STEM1 | |||||
56 | KPSII3.1 | |||||
57 | HK3 | |||||
58 | HKK5 | 3.2. Modu malguan eta inguru ezberdinetan estrategia egokiak hautatu, antolatu eta erabiltzea, komunikazioa hasi, mantendu eta bukatzeko, hitza hartu eta emateko, argibideak eta azalpenak eskatu eta adierazteko, eta birformulatzeko, konparatzeko eta alderatzeko, laburpenak egiteko, elkarlanean aritzeko, arazoak eztabaidatu eta ebazteko, eta egoera konprometituak kudeatzeko. | 3.2. Eraginkortasunez, berezkotasunez eta askotariko inguruetan estrategia egokiak hautatu, antolatu eta erabiltzea, komunikazioa hasi, mantendu eta bukatzeko, hitza atsegintasunez hartu eta emateko, norberaren ekarpena solaskideenari egokitzeko haien erreakzioak jasoz, argibideak eta azalpenak eskatu eta adierazteko, eta birformulatzeko, konparatzeko eta alderatzeko, laburpenak egiteko, elkarlanean aritzeko, eztabaidatzeko, arazoak ebazteko eta egoera konprometituak kudeatzeko. | |||
59 | ELK1 | |||||
60 | ELK2 | |||||
61 | STEM1 | |||||
62 | KPSII3.1 | |||||
63 | HK3 | |||||
72 | 4. Hizkuntzen edo aldaeren edo hizkuntza bereko modalitateen edo erregistroen arteko bitartekotza lana egitea, kontzeptuak eta iritziak azaltzeko edo mezuak errazteko estrategia eta ezagutza eraginkorrak erabiliz, informazioa eraginkortasunez, argiro eta arduraz transmititzeko eta komunikazioa erraztuko duen giro positiboa sortzeko. | HKK5, ELK1, ELK2, ELK3, STEM1, KPSII3.1. | HKK5 | 4.1. Testu, kontzeptu eta komunikazioak interpretatzea eta azaltzea, aniztasuna zaindu behar den egoeretan, errespetua eta enpatia erakutsiz solaskideekiko eta erabilitako hizkuntzekiko, aldaerekiko edo erregistroekiko, eta parte hartuz maiz gertatzen diren elkar-ulertze eta adimen arazoak konpontzen, horretarako baliabide eta euskarri desberdinak erabilita. | 4.1. Testu, kontzeptu eta komunikazioak interpretatzea eta azaltzea, aniztasuna zaindu behar den egoeretan, errespetua eta estimua erakutsiz solaskideekiko eta erabilitako hizkuntzekiko, aldaerekiko edo erregistroekiko, eta parte hartuz elkar-ulertze eta adimen arazoak konpontzen, horretarako baliabide eta euskarri desberdinak erabilita. | |
73 | ELK1 | |||||
74 | ELK2 | |||||
75 | ELK3 | |||||
76 | STEM1 | |||||
77 | KPSII3.1 | |||||
78 | HKK5 | 4.2. Estrategiak aplikatzea zubiak sortzen laguntzeko, komunikazioa errazteko eta testu, kontzeptu eta mezuak azaldu eta sinplifikatzeko, baliabide edo euskarri fisikoak edo digitalak erabiliz, atazaren eta solaskideen aldez aurreko ezagutzaren arabera; estrategia horiek egokituta daude solaskideen komunikazio asmoetara, testuinguruaren ezaugarrietara, alderdi soziokulturaletara eta testu tipologiara. | 4.2. Estrategiak aplikatzea zubiak sortzen laguntzeko, komunikazioa errazteko eta testu, kontzeptu eta mezuak azaldu eta sinplifikatzeko, baliabide edo euskarri fisikoak edo digitalak erabiliz, atazaren, solaskideen interesen eta ideien eta aldez aurreko ezagutzaren arabera; estrategia horiek komunikazio asmoetara, testuinguruaren ezaugarrietara, alderdi soziokulturaletara eta testu tipologiara. | |||
79 | ELK1 | |||||
80 | ELK2 | |||||
81 | ELK3 | |||||
82 | STEM1 | |||||
83 | KPSII3.1 | |||||
92 | 5. Norberaren hizkuntza errepertorioak zabaltzea eta erabiltzea hizkuntzetan eta aldaeretan, errepertorio horien funtzionamenduari buruzko gogoeta kritikoa eginez, eta norberaren estrategiak eta ezagutzak partekatuz, komunikazio premiei hobeki erantzuteko. | ELK2, STEM1, KD3, KPSII1.1. | ELK2 | 5.1. Hizkuntzen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak konparatzea eta argudiatzea, eta haien funtzionamenduaren gainean hausnartzea eta haien arteko harremanak ezartzea. | 5.1. Hizkuntzen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak konparatzea eta alderatzea, eta haien funtzionamenduaren gainean sistematikoki hausnartzea eta haien arteko harremanak ezartzea. | |
93 | STEM1 | |||||
94 | KD3 | |||||
95 | KPSII1.1 | |||||
96 | ELK2 | 5.2. Euskaraz komunikatzeko eta ikasteko gaitasuna hobetzeko estrategiak eta ezagutzak modu sortzailean erabiltzea, beste partaide batzuen laguntzarekin eta euskarri analogiko eta digitalen laguntzarekin. | 5.2. Euskaraz komunikatzeko eta ikasteko gaitasuna hobetzeko estrategiak eta ezagutzak modu sortzailean erabiltzea, beste partaide batzuen laguntzarekin edo laguntzarik gabe eta euskarri analogiko eta digitalen laguntzarekin. | |||
97 | STEM1 | |||||
98 | KD3 | |||||
99 | KPSII1.1 | |||||
100 | ELK2 | 5.3. Euskararen ikaskuntzako aurrerapenak eta zailtasunak erregistratu eta aztertzea; zailtasunak gainditzeko eta ongi ikasteko estrategiarik eraginkorrenak hautatzea; norberaren ikaskuntza, autoebaluazioa eta koebaluazioa planifikatzeko jarduerak egitea, hala nola Hizkuntzen Europako Portfolioan edo ikaskuntza eguneroko batean proposatutakoak; aurrerapen eta zailtasun horiek adierazi eta partekatzea. | 5.3. Euskararen ikaskuntzako aurrerapenak eta zailtasunak erregistratu eta aztertzea; zailtasunak gainditzeko eta ongi ikasteko estrategiarik eraginkorrenak hautatzea; norberaren ikaskuntza, autoebaluazioa eta koebaluazioa planifikatzeko jarduerak egitea, hala nola Hizkuntzen Europako Portfolioan edo ikaskuntza eguneroko batean proposatutakoak; aurrerapen eta zailtasun horiek adierazi eta partekatzea. | |||
101 | STEM1 | |||||
102 | KD3 | |||||
103 | KPSII1.1 | |||||
104 | 6. Aniztasun linguistiko, kultural eta artistikoa kritikoki balioestea eta hari egokitzea euskaratik abiatuta, hizkuntzen eta kulturen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak hausnartuz eta partekatuz, enpatiaz, errespetuz eta eraginkortasunez jokatzeko, eta kulturarteko egoeretan elkarrekiko errespetua sustatzeko. | HKK5, ELK3, KPSII3.1, HK3, KKAK1. | HKK5 | 6.1. Egokiro, enpatiaz eta errespetuz jardutea kulturarteko egoeretan, loturak eraikiz hizkuntzen eta kulturen artean, baztertuz diskriminazio, aurreiritzi eta estereotipo guztiak, eta proposatuz komunikazioa zailtzen duten faktore sozio- kulturalak konpontzeko bideak. | 6.1. Egokiro, enpatiaz eta errespetuz jardutea kulturarteko egoeretan, loturak eraikiz hizkuntzen eta kulturen artean, baztertuz eta ebaluatuz diskriminazio, aurreiritzi eta estereotipo guztiak, eta konponduz komunikazioa zailtzen duten faktore soziokulturalak. | |
105 | ELK3 | |||||
106 | KPSII3.1 | |||||
107 | HK3 | |||||
108 | KKAK1 | |||||
109 | HKK5 | 6.2. Euskaraz hitz egiten den lurraldeetako hizkuntza, kultura eta arte aniztasuna kritikoki baloratzea, giza eskubideak kontuan hartuta, eta horretara egokitzea, kultura partekatuaren garapena eta jasangarritasunarekin eta balio demokratikoekin konprometitutako herritartasuna bultzatuz. | 6.2. Euskaraz hitz egiten den lurraldeetan, giza eskubideei dagokienez, aniztasun linguistiko, kultural eta artistikoa kritikoki balioestea, eta horretara egokitzea, kultura partekatu baten alde arituz eta hura justifikatuz, eta jasangarritasunarekin eta balio demokratikoekin konprometitzen den herritartasuna bultzatuz. | |||
110 | ELK3 | |||||
111 | KPSII3.1 | |||||
112 | HK3 | |||||
113 | KKAK1 | |||||
114 | HKK5 | 6.3. Aniztasun linguistiko, kultural eta artistikoa defendatzeko eta balioesteko estrategiak aplikatzea, balio ekosozial eta demokratikoak aintzat hartuta, eta justizia, ekitate eta berdintasunaren printzipioak errespetatuta. | 6.3. Aniztasun linguistiko, kultural eta artistikoa defendatu eta preziatzeko estra- tegiak sistematikoki aplikatzea, balio ekosozial eta demokratikoak aintzat hartuta, eta justizia, ekitate eta berdintasunaren printzipioak errespetatuta. | |||
115 | ELK3 | |||||
116 | KPSII3.1 | |||||