1 of 14

2 of 14

2

Helburuak

Abiapuntua: erronkaren helburuak

1

2

3

4

Herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea, jarduera fisikoaren maila areagotzeko eta, horren bitartez, osasun fisiko eta emozionalean onurak lortzeko.

Orientazio-zerbitzuen eskaintza handitzea eta dibertsifikatzea, pertsona gehiago aktiboagoak izan daitezen.

Jarduera fisikoaren zeharkako balioak sustatzea (sozializazioa...)

Jarduera fisikoa gailu digitalen laguntzarekin egiteko kultura bultzatzea.

3 of 14

3

Mugiment pausu erronka

Soluzioa

Erronka birtual bat proposatzen dugu, EAEko JFOZ-a duten udalerriek (50) parte hartuko duten liga birtuala.

Udalerri bakoitza talde gisa lehiatuko da. Parte hartzaileek nahi duten udalerriarekin bat egingo dute.

Lehiaketa mugikorraren bidez neurtutako urratsen araberakoa izango da.

4 of 14

4

Mugiment Pausuen erronka: Data garrantzitsuak

Soluzioa

Hasiera eta amaiera datak

  • Erronka maiatzaren 19an, astelehena 6:00tan hasiko da eta ekainaren 8ean, igandea, 23:59tan bukatu.
  • Azken sinkronizazioa data: ekainaren 9an.
  • Epe horretan, parte-hartzaileek beren urratsak erregistratu eta lehiaketan parte hartu ahal izango dute.

Erronkaren faseak

  • Izen ematea: erabiltzaileek WELLK app-aren bidez bakoitzaren orientazio zerbitzuarekin bat egin ahal izango dute. Apirilaren 10etik aurrera.
  • Lehiaketa: Erronkaren hasiera datatik eta finkatutako amaiera datara parte hartzaileek haien pausuak erregistratu ahalko dituzte.
  • Itxiera eta ebaluazioa: Erronka bukatzerakoan, emaitzen ebaluazioa egingo da, amaierako sailkapenen argitaratzearekin bukatuz.

5 of 14

5

Parte-hartzeko baldintzak

Erronka hau komunitate osoaren parte-hartzea sustatzeko diseinatuta dago, pertsona guztientzako lehiaketa osasungarri eta irisgarri bat sustatuz.

Nork parte hartu dezake

  • 14 urtetik gorako pertsonak parte-hartzaile gisa inskribatu ahal izango dira, mugikor aplikazioak erabiltzeko baimena eman dezaketelako. Eskubide digitalen alde, Datuak Babesteko eta Bermatzeko Lege Organikoaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.
  • Parte hartzaile bakoitza bere udalerriko orientazio zerbitzuarekin bat egin beharko du aplikazioaren bidez.

Parte hartzea

  • Lehiaketa udalerrien/orientazio zerbitzuen artekoa izango da, honela, udalerri bakoitza talde bezala lehiatuko da.
  • Parte hartzaile bakoitzak pausuak modu indibidualean erregistratuko ditu, eta emaitzak bakarkako sailkapenean eta orientazio zerbitzuaren sailkapen orokorrean isladatuko dira.

Mugiment Pausuen erronka: Parte-hartzeko baldintzak

6 of 14

6

Mugiment Pausuen erronka: Izen ematea eta erregistroa

Funtzionamendua

Komunikazioa eta zabalkundea:

  • Parte hartzeko gida bat bidaliko da zerbitzura, erabiltzaileek behar bezala izena eman dezaten.
  • Orientazio zerbitzuetatik eta udaletatik herritarrak parte hartzera animatzeko zabalkunde-materialak (kartelak, flyer digitalak, etab.) eskuragarri izango dira.

7 of 14

7

Erabiltzaileen inskripzioa

1. WELLK app-a deskargatu eta kontua sortu:

  • Parte hartzaileek Wellk aplikazioa deskargatu behar dute gailu mugikorrean (Android: LINK edo iOS: LINK). Edo ondorengo esteka orokorretik mugikorretatik zabaltzeko soilik: http://onelink.to/ncpuay
  • 3/2018 Lege Organikoaren (DPBEDBLO) arabera, 14 urtetik gorakoak izan beharko dute.

2. Taldean izena ematea:

  • Wellk aplikazioan erregistratu. Ondoren, erronken atalera joan, “Taldeak” atalean, “Talde batera batu” eta bertan liga publikoetan “Mugiment Pausuen erronka” aurkituko dugu, bertan klikatuz, gure udalerria aukeratu ahalko dugu.

3. Parte hartzearen hasiera:

  • Behin taldean erregistroa eginda, parte hartzailea bere pausuen erregistroa egiten hasi daiteke. Pausuak erregistratzeko, ondorengo orrietan aurkitu ditzakegu pausuak.

Mugiment Pausuen erronka: Izen ematea eta erregistroa

Funtzionamendua

8 of 14

8

Mugiment Pausuen erronka: Izen ematea pausuz pausu

Funtzionamendua

9 of 14

8

Mugiment Pausuen erronka: Pausuen erregistroa APPLE

Funtzionamendua

Profiletik > Ezarpenetara

Sinkronizazioak kudeatu

Lotu eta baimenak onartu

10 of 14

9

Mugiment Pausuen erronka: Pausuen erregistroa ANDROID

Funtzionamendua

Lotu

Lotu

  1. Wellk deskargatu

2. Wellk-en erregistratu

3. Health Connect deskargatu

4. Wellk eta Health Connect lotu

5. Health connect mugikorreko osasun aplikazioarekin lotu

Google Fit

Samsung

Health

ZEPP

OHealth

Health connect zabaltzeko beti Play Storetik

11 of 14

10

Mugiment pausu erronka: sailkapenak eta sariak

Nondik norakoak

Erronkak denbora errealean sailkapen sistema bat izango du Wellk app-aren barruan.

Ondorengo sailkapenak ikusgai egongo dira:

  • Udalerrien arteko sailkapena: talde bakoitzeko parte hartzaile guztien pausuak batuko dira.
  • Banakako sailkapena: Parte hartzaile guztien artean pausu gehien erregistratzen dituzten pertsonen sailkapena.

Sariak

  • Banakakoa. 3 astetan pausu gehien egin dituen emakume eta gizonari kirol denda baterako 75 euroko opari txartela.
  • Banakakoa. Onartutako desgaitasuna duen eta pauso gehien eman dituen emakume eta gizonari kirol denda baterako 75 euroko opari txartela.
  • Taldekakoa. Udalerri bakoitzak egindako pausuak / taldeko partaide kopurua. 30 euroko opari-txartela udalerrian urrats gehien pilatu dituzten 5 pertsonentzat, eta udalerriko parte-hartzaileen artean beste 5 opari txartelen zozketa.

12 of 14

11

Mugiment pausuen erronka: Arau orokorrak

Nondik norakoak

Datuen berrikuspena eta kontrola

  • Jarduera susmagarriak detektatzeko kontrol-mekanismo automatikoak ezarriko dira. Ausazko azterketak egin ahal izango zaizkie erregistratutako jarduerei.
  • Ezohiko edo iruzurrezko erregistroren bat atzematen bada, erakundeak eskubidea izango du urratsak ezabatzeko eta diziplina-neurriak hartzeko.
  • Ezin da erregistratu beste pertsona batzuek egindako urratsik.
  • Ezingo da baliabiderik erabili urratsak gehitzeko (adibidez, ibilgailu motordunetan edo txakurretan jarduera erregistratzea).

Ez betetzeagatiko zigorrak

  • Urratsen erregistroan edozein manipulazio- edo iruzur-saiakera eginez gero, pertsona ohartarazia izango da puntuak kenduz edo erronkatik botatzen.
  • Berrerortze edo iruzur larrien kasuan, parte-hartzailearen orientazio-zerbitzuari informazioa helarazi eta zehapena eman ahal izango zaizkio erronkaren sailkapenaren barruan.

13 of 14

Mugiment pausu erronka: kontaktua eta euskarri teknikoa

Funcionamiento

Esperientzia arina bermatzeko eta parte-hartzaileek aurki dezaketen edozein gorabehera konpontzeko, Mugiment pausu erronkan harremanetarako eta euskarri teknikorako hainbat kanal jartzen dira eskuragarri.

Harremanetarako kanal desberdinak:

Erronkan zehar edozein zalantza edo gorabehera izanez gero, euskarri-taldearekin harremanetan jar zaitezke honako bide hauen bidez:

  • Helbide elektronikoa: [wellk@wellk.eus]
  • Webgunearen bidez kontakturako inprimakia: [https://wellk.eus/equipo/#contacto]
  • Sare sozialak: Kontsulta orokorrak eta eguneratzeak [Instagram: Wellk_app]

14 of 14