Urriaren 17a,
Pobrezia desagerrarazteko Nazioarteko eguna
Isabelek bere gustukoen zuen jertsea jantzi zuen
Izotza leihotik sartzen zen eta isil-isilik hurbiltzen zen ohe-hanka batengana�
Oso polita zen, eta Isabelek beti erreparatzen zien gauza politei.
Baina ezin zen ahaztu hotz ere egiten zuela.
Hotz handia.
Isabelen familiak ezin zuen berogailua piztu
gauza asko zeuden Isabelen familiak egin ezin zituenak
Pertsona batzuk normaltzat edo denentzat direla uste dutenak
Baina Isabel ez zituen gauzez ez kezkatzen saiatzen zen
Azken finean, berak eta bere familiak behar zuten guztia zuten…
ELKAR ZEUKATEN
Baina iritsi zen eguna alokairua eta faktura guztiak ordaintzeko nahikoa dirurik ez zegoena
Isabelek eta bere familiak etxez aldatu behar izan zuten, bere oroitzapen zoriontsu guztiak zeuden etxea utzi behar izan zuten…
…eta hiriko alderik urrunenera joan ziren bizitzera
Lehen aldiz, Isabelek ez zuen ezer politik aurkitu
Hiriko alde hura hotza, tristea eta bakartia zen: Isabel sentitzen zen bezala, hain zuzen ere.
Familia kotxe distiratsu batean igaro zen baina…
Isabel ez balego bezala pasa ziren.
Dotore jantzitako veste pertsonek ere ez zutela ikusten zirudien
Isabelek beherantz begiratu zuen eta bere eskuak ia ezin zituela ikusi konturatu zen…
…ezta bere oinak ere.
Desagertzen ari zen
Handik gutxira, Isabel erabat ikusezina zen. Isilik zihoan kaleetan barrena, haizea bezain zurbil eta fin.
Eta inok ez zuen ikusten.
Baina orain, Isabel ikusezina zela, lehenago ikusi ez zuen zerbaitez ohartu zen; beste jende ikusezin bat ere bazegoen.
Jende ASKO
Adineko emakume bat zegoen loreak landatzen
pintura-pote hutsetan.
Banku batean lo egiten zuen gizon bat zegoen eta parkeko txoriei jaten ematen zien
Eta beste herrialde batean etxetik alde egin behar izan zuen mutila ere han zegoen, besteen bizikleta konpontzen laguntzen zuena.
Baina denak hain bakarrik ziruditen…
Isabelek laguntzea erabaki zuen… Pintura-poteetan loreak landatzen zituen
Eta kaleko animaliak zaintzen zituen.
Gauzak konpontzen laguntzera joaten zen.
Eta egunez egun…eta astez aste jende gehiago gehitzen joan zen
Gero eta jende gehiago elkartu…
Gehiago ikusten zitezkeen denak!
Handik gutxira, ez zen Isabel ikusgarri izatera bakarrik itzuli… bizitzaz betea zegoen!
eta baita bere etxe berria ere!
Eta horrela egin zuen Isabelek gauza benetan berezia.
Egin daitekeen gauza zailenetariko bat.
Isabelek gauzak aldatzea lortu zuen.