1 of 20

ESKULTURA GOTIKOA

2 of 20

  • Gotikoan, naturaren interesak eragiten dio artistari zirrara da. Bizirik dauden izakiek, jainkoak sortuak direnez, edertasuna daukate, eta diren bezala agertu behar dira, 3 dimentsiotan.

  • Eskulturak, lehenengo etapan, erromanikotik datorren monumentalitatea ageri du, baina, geroago, izakien eta gizakien adierazpena landuko du (humanismoa), ez baita arte ikonografikoa. Maitasuna eta mina bezalako sentimenduak adierazten dira.

3 of 20

  • Adibiderik garrantzitsuenak Ama Birjina umearekin eta gurutziltzaketa dira:

    • Ama Birjina umearekin: gotiko garaiko naturalismoan, umeari maitasunez begira ageri da, eta harekin jolasean. Gorputz makurtua, dinamikoa ageri du, umeari begira. Jesarrita dagoenean, umea amaren hanka bakar baten gainean dago. Hasieran, aurpegiera zurruna du Ama Birjinak, baina, geroago, adierazgarriagoa izaten hasten da. Amak umea laztantzen dago, eta umeak eskuan fruitu batekin edo eskainitako txoriarekin dabil olgetan.

    • Gurutziltzaketa: gotiko garaian, sufrimendua adierazten hasten da. Iltze bakarrekoa da, bi oinak lotzen dituena, min handiagoa adierazteko. Kristo gizatarriagoa da.

    • Hagiografien (santuen bizitzak) inguruko gaiak ere garrantzitsu izango dira. Humanismoaren isla da.

4 of 20

Ezaugarriak

  • Funtsezko ezaugarriak naturalismorako bilakaera eta humanismoa dira. Ondorioz, konbentzionalismo gutxiagotu egiten da, proportzioekiko ardura handia eta aurrekotasun eza.

  • Hiru garai daude: XIII. mendean, konbentzionalismoa dago oraindik; XIV.ean, adierazkortasuna agertzen da; XV. mendean, errealismoa agertuko da erretratuetan.

5 of 20

Erliebea

  • Arkitekturaren osagaia da, baina harekiko dependentzia gutxituz doa. Atealdeetan, hilkutxetan, erretauletan eta koruaren aulkiterian ageri da. Gaiak Jesukristoren bizitza edo Ama Birjinarena dira. Hasieran, plano bakarreko erliebea da, eta, gero, paisaia ere agertzen hasten da.

Mukulu biribileko eskultura

  • Lehen aipatu ditugun gai biak errepikatzen dira.

6 of 20

Erretaulak

  • Pintura, eskultura eta arkitektura nahasten dira hemen. Eszenarik garrantzitsuena erdikoa izaten da normalean. Aldarearen atzean kokatzen dira.

7 of 20

LAONEKO KATEDRALA

8 of 20

CHARTRESEKO KATEDRALA

9 of 20

LAONEKO KATEDRALA

10 of 20

Frantziako eskultura

  • Frantzian agertu ziren lehen aldiz eskultura gotikoak. Eskultura horiek zehaztu zituzten XIII.mendeko eskulturaren ezaugarriak. Klasizismo gotikoa Chartresko katedraleko transeptuko portadarekin eta, batez ere, Parisko Notre Dame, Amiensko eta Reimsko katedralekin iritsi zen unerik gorenera.

  • Erromanikoan baino irudi lirainagoak egiteko joera nabari da, baita naturalismorako eta konposizio argiak egiteko joera ere.

  • XIV. mendean, areagotu egin zen irudien adierazkortasuna eta formen mugimendua, nahiz eta dekoratzeko eskulturak izan.

11 of 20

  • XV. mendearen hasieran lortu zuen garrantzi handiena eskulturak, Claus Sluter buru zuen Borgoinako lantegiari esker.

Reims

12 of 20

Italiako eskultura

  • Pisako lantegia izan zen garrantzitsuena, eta Nicola Pisano haren ordezkari nagusia.

  • Eragin klasikoa erabakigarria izan zen eskultura-mota honetan.

  • Haren lan garrantzitsuenak Sienako eta Pisako katedraletako pulpituak izan ziren. Bertan, antzinako mundua gogorarazten zuten mukulu biribileko erliebeek adierazten zuten errenazimenduaren aurrean zeudela.

13 of 20

Sienako pulpitua

Pisako pulpitua

14 of 20

Eskultura Espainian

  • Espainiako eskultura gotikoak Europako beste lekuetako ekarpenak jaso zituen bere garapenean, XIII. mendetik XV. mendera: frantsesak, lehenik; italiarrak, gero; eta, azkenik, Borgoinakoak eta Flandeskoak.

  • Gotikoaren hasieran, XII. mendearen amaieran, Mateo maisuak eginiko Santiago Konpostelakoko katedraleko Aintzaren ataria da adierazgarria. Irudiak ez daude hemen arkitekturari loturik, eta ez dira, lehen bezala, irudi bakartuak.

15 of 20

  • XIII. mendean, nabaria izan zen Frantziako gotikoaren eragina Burgosko eta Leongo katedraletako lantegietan. Zur polikromatuan egindako tailen hispaniar tradizioak gorpuztasuna, naturalismoa eta narrazio-zentzua eman zizkien Espainiako lanei.

  • Begibistakoa da Amiensko naturaltasunaren eragina Burgosko katedraleko Sarmentalgo atean eta Coroneriako atean.

Burgoseko atea

16 of 20

  • XIV.mendean, areagotu egin zen dekorazioa. Lan narratiboagoak eta adierazkorragoak egin zituzten.

  • Toledoko katedraleko Barkamenaren ateaz gain, garrantzitsuak dira, Araban, Gasteizko katedraleko tinpanoa, eta, Nafarroan, Iruñeko katedraleko klaustroan eta Ama Birjinari eskainitako ate ederrean dauden eskulturak.

Gasteizko tinpanoa

Iruñeko klaustroa

17 of 20

  • XV. mendean Flandesko eta Borgoinako eragina sartu zen, eta ugaritu egin ziren erretauletako eta hilobietako eskulturak.

  • Kataluniako eskolak Pere Joanekin lortu zuen goreneko maila: San Jurgiren medailoia egin zuen.

  • Gaztelan, hispaniar-flandestar artearekin zerikusia duten hilobiak dira aipagarriak; adibidez, Siguentzako gaztearena (El Doncel).

  • Mirafloreseko Kartusiako erretaula; haren ezaugarriak, trebetasun narratiboa eta ornamentazio joria, garaiko gizartearen isla dira.

18 of 20

San Jurgiren medailoia

Mirafloreseko Kartusiako erretaula

19 of 20

IRUÑEKO �ATE EDERRA

20 of 20