EUSKARA ARLOA
PROGRAMAZIO LABURTUA
ARLOKO GUTXIENGO HELBURUAK
IRAKURGAIAK
•Adin honetako neska-mutilen irakur zaletasuna sustatzea.
•Irakurtzerakoan, arintasuna eta adierazkortasuna lantzea.
•Irakurketa lexikoa aberasteko eta ortografia sendotzeko modu gisa baliatzea.
IRAKURGAIA LANTZEA ETA ORTOGRAFIA
•Irakurritakoaren ulerkuntza lantzea, testuen gaineko iritsi kritikoa sustatzea eta ikasleen sormen-gaitasuna areagotzea.
•Ikasleek zuzentasunez idazteko irizpideak eta erantzukizuna izatea.
AHOZKO ETA IDATZIZKO KOMUNIKAZIOA
•Komunikazioaren alderdi guztiak lantzea; hots, entzumena, mintzamena baita idazmena ere.
•Hizkuntza-funtzioak lantzea eta erabiltzea.
•Hizkuntzaren erabilerari buruz hausnartzea.
•Testu pragmatikoak sortzea.
GRAMATIKA
•Ikasleek hizkuntza-sistemari buruz hausnartzea.
•Ikasleak gramatika-ezagutzak kontzeptualizazioko bidea emango dien terminologia ulertzea eta erabiltzen ohitzea.
HIZKUNTZAREN KULTURA
•Euskal kultura-ondarearen berri ematea.
•Testu mota ohikoenak lantzea, narraziozkoak eta iritzizkoak, besteak beste.
LITERATURA
•Ikasleek literaturaren oinarri eta baliabide estilistikoak ezagutzea.
•Testu literarioen azterketan eta sorkuntzan trebatzea.
•Literatura gozatzeko bide gisa balioestea eta irakur zaletasuna sustatzea.
GAITASUNAK AZTERGAI
•Ikasleek unitateko eduki eta estrategia nagusiak gogoan dituztela egiaztatzea eta berrikustea.
HELBURUEN DENBORALIZAZIOA (I)
HELBURUEN DENBORALIZAZIOA (II)
HELBURUEN DENBORALIZAZIOA (III)
METODOLOGIA (I)
METODOLOGIA (II)
BALIABIDEAK
Adi-Adi euskarari 5 liburua/ Zubia-Santillana
Adi-Adi euskarari 5 gidaliburua/Zubia-Santillana
Entzuteko testuen CDa/Zubia-Santillana
• TXIRI-TXIRI 5 irakurgaiak.
• ADI-ADI euskarari 5 koadernoak
• Ebaluaziorako baliabideak 5.
IRAKURKETA LIBURUAK
Eskubeltz/Hans Jürgen Press/Elkar
Miss txatarra / Xabier Mendiguren/ Elkar
Munduari itzulia 18 ipuinetan/Anton Irusta / Elkar
Belle landetako sirena/Mikel Garmendia / Zubia
Gelako liburutegitik hartutakoak zein etxetik ekarritako ipuinak
•EUSKARAREN IRAKASKUNTZAREN HOBEKUNTZA IKASTAROA / URRATS-ERKIDE bertako zenbait dinamika ahozkoa lantzeko.
Ordenagailuak Ikasleen NETBOOK-ak
Internet
Arbela digitala
Gelako bloga
Ulermen testu egokituak “Euskararen irakaskuntzaren hobekuntza” Urrats-Erkidek antolatutako ikastaroan oinarrituak
•Euskararen irakaskuntzaren hobekuntza ikastaroan oinarrituta zenbait dinamika ahozkoa..
EBALUAKETA KRITERIOAK
Ebaluazio bakoitzean:
- IRAKURKETA, aho-goran egindakoa neurtuko da eta irakurritako liburuen irakurketa-fitxak baloratuko dira.
- ULERMENA neurtzeko:
- idatzizko testu batean (URRATS-ERKIDEko ikastaroetan proposatutakoaren ildotik egokituak) galdera-erantzunak baloratuko
dira.
- Ahozko beste batean idatziz egindako galderak erantzun beharko dituzte.
- IDATZIZKO ADIERAZPENA, gelan sortutako testuak baloratuko dira.
- AHOZKO ADIERAZPENA neurtzeko, gelan sortutako elkarrizketak, egindako aurkezpenak, antzezpentxoak eta ahozkoa
bultzatzeko dinamikak kontuan hartuko dira.
- GRAMATIKA, LEXIKO eta ORTOGRAFIAko kontzeptu-eduki zein prozedurazko-edukiak neurtzeko frogen emaitzak kontuan izango dira.
- ORTOGRAFIA bakarka sortutako idatziak ere kontuan hartuko ditugu.
- JARRERA: Ikastolako eremu ezberdinetan euskaraz aritzen den neurtuko da.
Kontzeptuak: %40
Prozedurak: %40
Jarrerak: %20
ERREKUPERAKETA SISTEMA. ERREFORTZUA
Jarraikako ebaluazioa egiten dugunez, ez da froga berezirik egiten aurretik gainditu gabe dauden edukiak ebaluatzeko.
Edukiren bat gainditu gabe daukaten ikasleek oporretako lanetan material gehigarriak eramango dituzte arloko aspektu horiek indartzeko.