1 of 20

IKASTURTE HASIERAKO BILERA�2021-2022

AMAIA PLAZA aplaza@elgoibarikastola.eus

MARI JOSE ULAZIA mjulazia@elgoibarikastola.eus

NEREA MUGERZA nemugerza@elgoibarikastola.eus

HH 03

2 of 20

GAI ORDENA

  • EGOKITZAPEN ALDIA
  • SARRERA-IRTEEREN ANTOLAKETA
  • ZERBITZUAK
  • PAUSOZ PAUSO
  • EGUNEKO PROGRAMAZIOA
  • TUTORIZAZIOA ETA ORIENTAZIOA
  • FROGAK
  • OHARRAK

3 of 20

���������������EGOKITZAPEN ALDIA

Haurra ikastolan hasi eta eremu honetan, seguru zein eroso sentitzerainoko aldia da egokitzapena. Honen helburu nagusia, haurraren ongizatea bermatzea da. Haurraren erreferentziazko pertsonak etxean kokatzen dira eta ez Ikastolan, beraz, haurrak lotura berriak eraiki behar izaten ditu.

Egokitzapenaren helburuak:

  • Ikastolako espazio berriak ezagutu eta lasaitasunez mugitzea.
  • Ordutegi berrietara egokitzea.
  • Irakasle eta haurrekiko afektua eta atxikimendua sortzea.
  • Ikastolako arauak ezagutu eta errespetatzea.
  • Gurasoengandiko banaketa onartzea.
  • Material berriekin esperimentatzea.

4 of 20

HAURRA NOIZ DAGO EGOKITUTA?

  • Haurrak bere erreferentziako pertsonaren falta onartzen duenean.

  • Irakasle eta laguntxoekin jarrera egokia adieraztean, taldean onartua dela sentitzen duenean.

  • Ikastolako espazio eta material ezberdinekin lasaitasunez eta gustura esperimentatzen duenean.

  • Gelan askatasunez eta irakaslearen beharrik gabe mugitzen denean.

5 of 20

�2021/22 ikasturteko egokitzapen prozesuaren ezaugarriak:

-Haurrak gehienez nagusi baten laguntzarekin etorri beharko dira.

�-Lehenengo astean, talde txikitan (3 talde) banatu eta ordu beteko saioak egingo dira.

�-Bigarren astean, talde hauek zertxobait handituko dira eta ordu eta erdiko saioak egingo ditugu.

-Hirugarren astean aldiz, talde osoa elkartu eta goizeko ordutegi osoa egingo dugu: 08:40-12:05

6 of 20

2020/21 ikasturteko egokitzapen prozesuko ordutegiak:

1. ASTEA

1. taldea

2. taldea

3. taldea

08:40-09:40

10:00-11:00

11:15-12:15

2. ASTEA

1. taldea

2. taldea

08:40-10:10

10:30-12:00

3. ASTEA

08:40- 12:05

7 of 20

  • Ikasle taldeen arteko gurutzatzeak saihesteko asmoz, sarrera-irteerak mailaka antolatu dira.
  • HH03koak, Hhko parkean elkartuko dira, horretarako jarri diren lerro ezberdinez baliatuz.
  • Tutoreak bertan egongo dira eta ikasle bakoitzari eskuak garbitu ondoren, dagokigun gelara joango dira.
  • Pilaketak saihesteko asmoz, ikastetxe barrura, pasabideetara, ikasleak bakarrik sartuko dira (Egokitzapenean salbu).
  • Ikasturtean zehar izango dugun ordutegia: Puntualtasuna eskatzen da.

  • Norbait orduz kanpo badator, 09:30ean jangela ondoko atetik sartu beharko da. Ezingo da inoiz eraikin barruan sartu. Pasabideko atean egon beharko du zain.

Sarrera-Irteeren antolaketa

Goizez

08:40 -12:05

Arratsaldez

14:10 – 16:00

8 of 20

Zerbitzuak

Zaintza zerbitzua

  • Momentuz goizeko zaintza (7:30-8:40) zerbitzua bakarrik eskainiko da.

Jangela zerbitzua

  • Jangela zerbitzua 4 txandetan banatuta eskainiko da, edukiera eta seguritateko distantzia zainduz.
  • Geletako burbuilak mantenduko dira eta taldeak ez dira nahastuko.
  • Jangelako hezitzaileek egunero haurren amantalak garbituko dituzt eta ostiralero etxera bidaliko dira.
  • Goizeko ordutegian gauden bitartean, jangelara doazen haurren bila, 14:10ean aparkalekura etorri beharko da.
  • Goiz eta arratsaldez hasten garenean haurrak jangelatik jasotzeko bi ordutegi egongo dira. 12:45-14:10
  • Alexiaren bitartez eguneroko berriak jasoko dituzue.
  • 3 urteko gelan ez da siestarik egongo.

Eskolaz kanpoko jardunak

  • Ikasturte honetan eskolaz kanpoko jardunak berriro ere martxan jartzeko asmoa dugu. Aurretago honen berri emango zaizue.

9 of 20

PAUSOZ PAUSO EGITASMOA

Helburu orokorrak:

  • Haurraren segurtasun fisiko-emozionala landuz, haurraren nortasuna garatzen laguntzea.

  • Haurraren autonomia indartzea

  • Harreman afektiboa eta konfiantzazkoa indartzea.

  • Haurra subjektu aktibo eta parte-hartzaile izatera animatzea

  • Haurraren interesetatik eta beharretatik abiatuz, jolasaren eta esperimentazioaren bitartez, bere ezagutza garatzea.

10 of 20

ESPAZIOEN ANTOLAKETA:

Honako tailer hauek izango ditugu, egun bakoitzean tailer batean egongo garelarik.

    • Tailer sinbolikoa eta Ikus-entzunezko tailerra.
    • Matematika – logika tailerra.
    • Esperimentazio eta plastika tailerra.
    • Psikomotrizitatea.

11 of 20

Tailer sinbolikoa:

Tailer honetan haurrek nahiak eta emozioak adierazteko aukera izango dute. Horretarako beraientzat ezagunak dituzten jokabideak edo egoerak imitatzera joko dute.

Haurrek, bizitza errealeko egoerak irudikatzeko aukera izango dute.

Matematika-logika tailerra:

Matematika eremua ez da formak, zenbakiak... ikastera bakarrik mugatzen, baizik eta galderak eta hipotesiak sorrarazteko edo bultzatzeko baliabideak eskainiko dizkigu. Gainera eraikuntzen bidez, kontzeptu espazialak landuko ditugu.

12 of 20

Esperimentazio eta plastika tailerra

  • Tailer honetan material ezberdinak manipulatzeko aukera izango dute eta hipotesi ezberdinak formulatzeko teknika ezberdinak erabiliko dituzte. Esperimentazioaren bitartez beraien ondorioak aterako dituzte.

  • Motrizitate fina lantzeko material ezberdinak eskainiko zaizkie.

  • Norberaren emozioak eta sentimenduak adierazteko aukera izango dute.

Ikus-entzunezko tailerra

  • Haurrek fikzioaren eta fantasiaren bidez hobeto ulertzen dute errealitatea, bereziki sentimenduak.

  • Bertan egongo den materiala, hizkuntza orokorrean lantzeko izango da. Ipuinen bitartez haurren fantasia eta irudimena landuko da.

13 of 20

Psikomotrizitatea

  • Psikomotrizitate saioak mantentzeari garrantzi handia eman diogu.
  • Astean behin psikomotrizitate saio bat izango dugu:.
  • Astelehena- Mari Jose
  • Asteartea- Nerea
  • Asteazkena -Amaia

Helburuak:

    • Espazioaren ezagutza
    • Gorputz eskema garatzea
    • Beraien arteko harremanetan sortzen diren gatazka txikiak kudeatzen ikastea.

14 of 20

Musika

  • Egunean zehar gela bakoitzari tokatzen zaion tailerrean, musikak bere tartea izango du.
    • Ikasleen entzumena garatzeko eta ikasleen ohiko ingurumenean dauden soinu ezberdinak diskriminatzeko baliabideak eskainiko dizkiegu.
    • Perkusiozko tresna txikiak ezagutzeko eta beraien soinua ezagutzeko aukera izango dute (triangelua, klabeak, kutxa txinatarra, txindatak…).
    • Ahotsa eta gorputz komunikazioa musika tresna giza erabiliko dira.
    • Tradiziozko nahiz tradiziozkoak ez diren abesti ezberdinak landuko dira.

15 of 20

Eguneko programazioa

*Egun bakoitzean tailer bat eta egunez egun tailerrak aldatuz joan gara (mailakoak)

.

8:40-9:00

Borobila

Eguneko errutina

Adimen emozionala

Arauak

9:00-10:00

Jolas librea

10:00-11:00

Lan proposamenak: Aurkezpena eta taldekatzeak (2/3 talde).

Ikasle bakoitzari egokitutako proiektua. Batzuek modu autonomoan aritzen diren bitartean, beste batzuek modu gidatuan. Lan egiteko moduak aldatuz.

11:00-11:50

Kanpo espazioa

11:50-12:05

Etxerako prestatu

14:10-14:30

Harrera

14:30-15:15

Kanpo espazioa

15:15-15:50

Dagokion tailerrean jolas libre eta musika saioak

15:50-16:00

Etxerako prestatu

16 of 20

TUTORIZAZIOA ETA ORIENTAZIOA

    • Bilera orokor bat
    • Banakako bi elkarrizketa abendua - urtarrila / maiatza-ekaina bitartean.
    • Nahiz eta familia eta tutoreen arteko harremana egunerokoa izan eta bilerak ahoz adostu, protokolo bat jarraitu behar da, hau da Alexiaren bitartez eskaera egingo zaizue.
    • Bilera guztiak telematikoak izango dira. Norbaitek aurrez aurrez nahiko balu, aukera izango du.

17 of 20

Garapen eskalak:

  • Haurraren garapenean egon daitezken asaldurak, garaiz antzematea eta esku-hartze goiztiar bat ematea da eskala hauen helburua.

  • Etapa kurrikularrean haurraren adinari dagozkion item-ak behatzen ditugu.

18 of 20

Covid-19aren protokoloa

  • Gaitzaren sintomak antzemanez gero (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna…), seme-alabak jasotzera etortzeko eskatuko zaizue.
  • Familiek osasun zentrora deitu beharko duzue eta bertan aztertuko da ikaslearen egoera
  • Sintomak etxean hautemanez gero osasun zentrora deitu eta bertako aholkuak jarraituko ditugu. Aldi berean ikastolara deitu eta ikastola jakinaren gainean jarriko dugu
  • Ikastolaratzeko gutxienez 24 ordu sintomarik gabe egon beharko da
  • Ikasleren batek COVID-19n positibo emanez gero, kontaktutzat hartuko da gainerako ikasgela edo taldea. Osakidetzatik deituko dizuete zein pausu eman behar dituzuen adieraziz.

OHARRA: Ikastolara edozer dela ere, etorri behar ez baduzue hezitzaileari komunikatu

19 of 20

OHARRAK

  • Motxila bat ekartzea beharrezkoa izango da. Haurrek motxila hau egunero eraman eta ekarriko dute, bertan, hamarretakoa tupper batean, ur botila bat eta arropa aldagarriak ekartzea gomendatzen da.
  • Haur bakoitzak etxetik ekarri beharrekoa ikas-materiala:
      • Estutxe txikia: Arkatza, borragoma, margo potoloak, guraizeak eta kola.
    • Marrazketarako koadernoa (folio tamainakoa).
  • Haurrak botikaren bat hartu behar badu: Sendagilearen errezeta eta gurasoen baimen orria sinatuta ekarri beharko dute.
  • Jardun osagarrien baimen orria telematikoki bidaliko zaizue.
  • Urtebetetze ospakizunetarako manipulatu gabeko jakiak ekarri daitezke (gailetak, madalenak…). Etxean egin gabekoak.

20 of 20

  • Berokiak kakoetatik ez erortzeko zinta/goma jarri behar zaie.
  • Arropa, motxila eta bestelakoetan haurraren izena jarri behar da.
  • Gero eta autonomoagoak izaten laguntzeko, arropa erosoa eta gerrikorik gabe ekarri.
  • Zorrien kontrako tratamendua egiteko, oharra ez da banatuko beraz, familia bakoitzak egin beharko du haurraren kontrola.
  • Ikasturtean zehar egiten ditugun ekintzen inguruko argazkiak Blog-ean eskegiko dira.
  • Txangoak, emanaldi pedagogikoak,... izurritearen garapenaren arabera aztertuko dira.
  • Aurtengo ikasturtean gure mailan guraso ordazkaria aukeratzea ez da tokatzen, baina talde nahasketa edon denez agian berrantolatu egin beharko da.
  • Familien eta tutoreen arteko komunikazioa alexia bidez egiteko ohitura bultzatzea komeni da.