1 of 10

1. Urdina �eta �berdea

2 of 10

Lurra

Zer da?

- Eguzki-sistemako planeta bat; gu bizi garen planeta.

Zer dira planetak?

- Esfera forma dute.

- Ez dute berezko argirik.

- Biraka dabiltza izarren inguruan.

Zer mugimendu ditu?

Errotazio mugimendua.

Nola?

Bere ardatzaren inguruan bira egiten du.

Zer sortzen du?

Egunak eta gauak.

Zenbat irauten du?

24 ordu.

Translazio mugimendua.

Nola?

Eguzkiaren inguruan bira egiten du.

Zer sortzen du?

Urtaroak

Zenbat irauten du?

365 egun (urte bat).

3 of 10

Lurra

Nolakoa da?

Esfera forma du, poloetan zanpatuta.

Zer zati bereizten dira?

Biosfera.

Zer da?

Lur planetako izaki bizidun guztien multzo da, haien bizilekuekin batera.

Geosfera

Zer da?

Planetaren zati harritsua da (kontinenteak...)

Hidrosfera

Zer da?

Planetaren ur guztien multzoa da (ozeanoak, itsasoak...)

Atmosfera

Zer da?

Lurra inguratzen duen gasen multzoa da.

4 of 10

EGUZKI-SISTEMA

Non dago?

Esne Bidea izeneko galaxian.

Zer da?

Eguzkia eta bere inguruan dabiltzan astro multzoa.

Zer astro daude?

Eguzkia

8 planeta

Zein dira?

Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno

Zeruko beste gorputz batzuk.

Adibidez?

Sateliteak, kometak asteroideak, arroka handiak…

5 of 10

Ilargia

Zer da?

- Lurraren satelitea.

Zer dira sateliteak?

- Sateliteak planeten inguruan biraka dabiltzan astroak.

- Esfera forma dute.

- Ez dute berezkoa argirik.

6 of 10

Airea eta atmosfera

Atmosfera

Zer da?

Lurra inguratzen duen gas geruza da.

Zer dago?

Gasak daude

Zer gas daude?

- Nitrogenoa

- Oxigenoa

- Karbono dioxidoa

- Ur-lurruna

- …

Zer zati ditu?

Troposfera: Lurretik gertuena dagoen zatia da. Haizea, hodeiak eta prezipitazioak sortzen dira. (20 km).

- Estratosfera: Ozono geruza dago (50 km).

- Mesosfera: espaziotik iristen diren asteroide eta kometak desintegratzen dira. (85 km).

- Termosfera: aurora borealak gertatzen diren geruza da. (1.000 km).

- Exosfera: kanpoko espazioarekin nahasten da. (10.000 km)

Zer funtzio betetzen ditu?

- Ez du uzten asteroideak eta kometa zatiak lurrera iristea

- Eguztik datorren beroa gordetzen du.

- Argia pasatzen uzten du.

- Ozonori esker izpi ultra-moreak iragazten ditu.

- Oxigeno asko dauka.

​

​

7 of 10

Hidrosfera

Zer da?

- Lurraren ur guztien multzoa da.

Non egoten da?

Ozeano eta itsasoetan.

Nolakoa da?

Ur gazia da.

Etengabe mugitzen da.

Kontinenteetan.

Nolakoa da?

Ur geza da.

Ozeanoetara joaten da.

Zer lekuetan egoten da ura?

Ibaietan.

Zer dira?

Ur korronte

jarraituak dira.

Laku eta urmaeletan.

Zer dira?

Ur metaketak dira.

Hezeguneetan.

Zer dira?

Batzuetan urak hartzen dituen eremuak dira.

Akuiferoetan.

Zer dira?

Lurpeko ur metaketak dira.

8 of 10

Uraren zikloa (ura mugituz eta egoeraz aldatuz etenik gabe egiten duen bidaia)

2. Kondentsazioa: Ur lurrunak hodeiak sortzen ditu.

3. Prezipitazioak: Hodeitako ur tantak lurrera erortzen dira (euria, txingorra edo elurra)

4. Itzulera: Ura ibaietara joan eta handik itsasora.

1.Lurruntzea: Itsasoetako, ibaietako… ura ur-lurrun bihurtzen da.

9 of 10

Geosfera

Zer da?

Lur planetaren zati harritsua da.

Zer zati ditu?

Lurrazala.

Non dago?

Planetaren kanpoaldean dago.

Adibideak?

Kontinenteak.

Ozeanoen hondoak

Nolakoak da?

Arroka solidoek osatzen dute

Mantua.

Non dago?

Tarteko geruza da.

Nolakoak da?

Arroka solidoek osatzen dute, barnealdean urtuta daude

Nukleoa

Non dago?

Sakoneko geruza da.

Nolakoa da?

Kanpoko zatia metal urtuak dira, eta barruko zatia solidoa da.

Litosfera

Zer da?

Lurraren eremu zurruna da.

Nolakoak da?

Lurrazala eta mantuaren goiko zatia da.

10 of 10

Harriak

Lurraren zati solidoak dira eta mineralez osatuta daude.

Jatorriaren arabera izan daitezke:

Magmatikoak

Nola osatzen dira?

- Lurraren barnean (granitoa)

- Sumendien laban (basaltoa)

Sedimentarioak

Nola osatzen dira?

-Beste harri batzuen hondakinetik (Buztina)

- Izaki bizidun hondakinetik (Petrolioa)

-Uretan disolbatutako substantzietatik (kareharria)

Metamorfikoak

Nola osatzen dira?

- Beste harri batzuetatik eraldatuta (arbela, marmola)

Mineralak

Harrien osagaiak dira.

Zer propietate dituzte?

- Gogortasuna

- Distira

- Kolorea

- Forma