1 of 8

EHUNAK

Peru Ulazia/ Diego Alvarez de Arcaya

2 of 8

Aurkibidea

  • Portada
  • Aurkibidea
  • Ehuna
  • Ehun Epiteliala
  • Ehun Konektiboa
  • Ehun Muskularra
  • Ehun Nerbiosoa
  • Bukaera

3 of 8

Zer dira ehunak?

Ehun biologikoak zelula interkonektatuen multzoak dira, organismo batean antzeko funtzioa betetzen dutenak..

4 of 8

EHUN EPITELIALA

Epitelioa oso estuki kokaturiko zelula geruzez osatutako ehuna da, zelulen artean substantziaestrazelularrik gabea. Organoak estaltzen ditu azal eta hesteen barne estaldura bezala.

Ehun epitelial motak :

-Estaldurako epitelioa

-guruin epitelioa

Endokrinoa: Hormonak jaraiatzen ditu eta hodiez baliatuz, odola barraiatzen duen sistema endokrinoa.

Exokrinoa: Hodi baten bidez, organismoaren kanpoaldera isurtzen duen guruina da.

5 of 8

Ehun Konektiboa

Ehun konektiboa Ornodunen lau ehun nagusietako bat da eta, izenak berak adierazi moduan, dena batera eusten duten ehunak dira.

Konjuntibo laxoa: Muskulu hodietan, organo tartean daude, beraien funtzioa, defentsa babesa eta nutrieteen difusioa.

Adiposoa: Amortiguadore bezala erabiltzen da. Organoak babestu eta mantendu. Ehun konektibo laxoaren antzekoa. Bi mota daude, zuria eta arrea.

Kartilaginosoa: 3 mota daude, hialinoa, hariduna eta elastikoa. ehun konektibo mota da, matrize espezializatuz osatuta dago.Ebakin freskoetan amorfoa bezalakoa da, zulo txiki batzuekin. Abaskularra da. Kondrozitoek kontrolatzen dute. Ezaugarri bereziena, zurruntasuna eta malgutasuna

Hezur ehuna:Hezurrak ehun konektibo guztietan ugariena da, zelula arteko substantzia da, hezur matrizea, kaltzifikatu egiten da. Horrek pisu handia jasateko gaitasun du. Ornodunek bakarrik dute eta honekin euren barne eskeletoko hezurrak eratzen dira.

Hezurraren azkeneko itxura ematen parte hartzen duten hiru zelula mota ditu:

-Osteozitoak: matrizeko barrunbe edo zuloetan kokatuta daude.

-Osteoblastoak: matrizearen atal organikoa eratzen dute.

-Osteoklastoak: hezur substantzia apurtzeaz arduratzen dira. Matrizearen %50. Materia ezorganikoa, batez ere hidroxiapatitozko kristal itxura duten fosfato kaltzikoz. Karbonatu kaltzikoa ere badute. Matrizearen atal organikoa, osteina, zuntz kolagenoz eta substantzia amorfoz osatuta dago.

Odol ehuna: Odol ehuna edo hemotopoietikoa oso berezitua dagoen ehun konektiboa da . 3 mota desberdin daude:

-Globulu gorriak

-Globulu txuriak

-Plaketak

6 of 8

Ehun Muskularra

ZER DA?

Muskulu Ehunak gorputzaren mugimenduak eragiten dituzten organoen eta muskuluen osagai nagusiak dira.

MOTAK

  • Gihar ehun leuna: zelula fusiforme eta uninukleatuz eta ardatz nagusiaren paralelo diren miofibrilaz eratuta dago. Uzkurdura berezkoa, geldoa, erritmikoa eta luzea da. Bronkio, zain, arteria, urdail, heste eta umetokian daude gihar horiek eta ugatza, listu guruinak eta gernu maskuria inguratzen dute.
  • Gihar ehun ildaskatu edo eskeletikoak: uzkurdura arina, arritmikoa eta nahita egindakoa du. Garun eta bizkarrezurreko nerbio-sistemako nerbioek kontrolatzen dute. Zelula zilindrikoak, oso luzeak eta multinukleatuak dira, eta zeharkako ildaskak dituzten sortatan biltzen dira. Sorta horiek zerrenda ilunak (anisotropoak edo A) edota zerrenda argiak (isotropoak edo B) dituzte, zelula bakoitzaren miofibriletako ildasken adikzioaren arabera.
  • Gihar ehun kardikoak edo miokardioak: uzkurdura azkarra, erritmikoa eta borondatezkoa ez dena dauka. Ornodunetan, zelulek zeharkako ildaskak dituzte eta luzeak eta abar ugariagoak dira. Miokardioetan zeharko edo ildaska ilunak ikusten dira bi zelulen arteko loturan. Bihotzean eta zirkulazio-aparatuan aurki dezakegu eta miokardioak bihotzeko paretetan.

7 of 8

Ehun Nerbiosoa

ZER DA?Ornodunen laugarren nerbio nagusia da.

Ektodernoti sortzen da, organismo osoan dago zabalduta eta NEURONA izeneko zelulek osatzen dute.

FUNTZIOA:Estimuluak hautematen espezializatuak dauden zelula-hartzaileak eta erantzunak ematen dituztenak elkarrekin komunikatzen dira.

8 of 8

BUKAERA