1 of 17

Eskolako Confint 2017

Garatzeko GIDA

2 of 17

Aurkibidea

  • Aurkezpena
  • 1.urratsa: Gazteen Batzordea
  • 2.urratsa: Palma olioa
  • 3.urratsa: planifikatzea
  • 4.urratsa: dinamizatzea
  • 5.urratsa: ekimena garatzea
  • 6.urratsa: hezkuntza-komunikazioa

  • I. eranskina: Confint
  • II. eranskina: fitxa
  • III. eranskina: ordezkarien papera
  • IV. eranskina: Gure erlauntza

3 of 17

Ingurugela irakasleei eta ikastetxeei ingurumen hezkuntza sustatzeko ekipamendu publikoen sarea da. Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sisteman ingurumen hezkuntzako planak eta programak koordinatzen dituzte. Bere funtzioak: Ikerketa, esperimentazioa eta ebaluazioa; Sentsibilizazioa eta informazioa; Irakasleen prestakuntza, eta Jasangarritasunerako eta ingurumen hezkuntzako baliabideak. Ingurugelak IRAES 21 sarea, baita Euskal Confint koordinatzen du, Estatuko eskola jasangarrien sareen sarea den ESenRED ere koordinatzen du eta Europako Confinta prestatzeko koordinazioan parte-hartzailea da.

Confint prozesua (I.eranskina) ingurumen-hezkuntzako prozesu bat da eta gure planetak jasaten duen ingurune-krisiaren kontrako gazteen konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen dituena.

Laster beste erronka ederra dugu: Europako III Confint. Oraindik ere data barik, baina Portugaleko Lisboan izateko aukera badago. Aurrera!

4 of 17

NAZIOARTEKO GAZTEEN KONFERENTZIA (CONFINT)�ZAIN DEZAGUN PLANETA� - - - - -�IKASTETXEKO KONFERENTZIA: hausnartu, planifikatu eta ekin

  • Proposamen irekia da hau. Ikastetxe bakoitzean egoera ezberdinen arabera moldatuko da. Bakarrik behar-beharrezkoak “bukaerako produktuak” geratzen dira.
  • Bidaiaren urratsak:
  • Gazteen Batzordea
  • Palma olioari buruzko lana zabaltzea
  • Planifikatzea
  • Dinamizatzea
  • Ekimena garatzea
  • Hezkuntza-komunikazioa

5 of 17

1. urratsa: Gazteen Batzordea

  • Gazteen Batzordea. Lehendabiziko gauza “Gazteen Batzordea” (GB) osatzea da. Talde txiki batek, 5 eta 10 gazte artean, Konferentzia aurrera eramateko ardura hartuko du. GBri dagozkion lanak hauexek dira: ikertzea, planifikatzea, dinamizatzea, ekimena garatzea eta komunikatzea.

6 of 17

2.urratsa: Palma olioari buruzko lana zabaltzea

Karmele Llanorekin egindako lana eta bere erantzuna ikastetxean zabaldu: zer egin duzue, zer egin dute ezberdin beste ikastetxeek, zer erantzun du Karmelek etab.

7 of 17

3.urratsa: Planifikatzea

  • Planifikatzeko adibide taula bat hau izan daiteke:

  • Proposatutako ekimenak jasotzeko honelako taula bat proposatzen dugu:

2.- Eskolako Konferentzia egunean espazioak era egokian banatu eta prestatu, baita beharrezkoak diren materialak ere bai.

Arduren Gutunerik hartutako ardura

Ekimena

Nork

Nola

Noiz

1. Sentsibilizatzea eta informatzea…

1. Kanpaina bat egin…

2. DBH

Atsedenaldian eta tutoretza ordua eskatu…

Maiatzaren bigarren astean

2. …

 

 

 

 

Momentua

Hasiera ordua

Bukatzeko ordua

Arduraduna/

Materialak

Lana

Azken produktua

Aurkezpena

9:00

9:30

Jon eta Fatima /ppt, pc, kainoia…

Aurkezpena

-

 

 

 

 

 

8 of 17

4.urratsa: Dinamizatzea

Eskolako Konferentziarako ondorengo momentuak proposatzen ditugu:

  • AURKEZPENA: Eskolako Konferentzia: zer da, zergatik, zertarako… (laguntza I.eranskinean).
  • PALMA OLIOAREN PROBLEMATIKA: Gogoratu problematika honen gorabeherak. Talde txikietan egitea komenigarria da.
  • GUTUNERAKO IDEIAK: Palma olioaren erabilpenari buruzko gutun baterako ideia klabeak atera. Talde txikietan egitea komenigarria da. Talde bakoitzak hiru ideia atera.
  • EKIMENERAKO IDEIAK: Ikastetxean, auzoan eta etxean egin daitezkeen hiru ideia atera.

5. HEZKUNTZA-KOMUNIKAZIOA: tailerrak... Talde txikiak “bukaerako produktu” batzuk (ikus 5.eta 6. urratsak) jadanik ateratzeko edo, behintzat, hasteko.

6. ORDEZKARIAK EUSKAL CONFINTERAKO. III Eranskinean dauden proposamenak ikusi.

AMAIERA elegante eta gozo bat egiten saiatu: egindakoa eta egiteko dagoena birpasatuz, guztion artean abesti bat kantatuz, egindakoaren balorazioa eginez, aukeratutako amaiera hau ikastetxeko EA21 proiektua indartzeko eta ikusgarritasun gehiago lortzeko garrantzitsua izan daiteke, harremanak bilatu daitezke edota Eskolako Konferentzia egin barik geratu ahal diren arloak garatu daitezke.

9 of 17

5.urratsa: ekimenak garatzea

Konferentzia eta geroko lanak:

  • Blogean kontatu: zer egin duzue, nola atera da, laneko argazkiak bidali, zeintzuk zailtasunak egon diren… nahi duzuena, bloga zuena da eta.
  • Ekimenak: konferentzian adostutako konpromisoak martxan jarri behar dira. Zer egin behar da… zer esan Eskola Udal Foroan, Euskal Confintean… edo familiei, irakasleei…. nork/nortzuk, noiz… martxan! Oso garrantzitsua da erregistratzea: bideoa, argazkiak, entzunezkoa…
  • Ekimenak ebaluatu: azken balorazioa, parte hartzearen, planifikazioaren, emaitzaren.... balorazioa.

10 of 17

6. urratsa: hezkuntza-komunikazioa

  • "Azken produktuak” Euskal Confint-17ra eramango direnak dira. Hiru dira:
    • “Palma olioaren ___ ikastetxearen Gutuna”: Word, Open Office, Libre Office, Google Docs...
    • II. ERANSKINA osatu.
    • Bidali biak 21iraes@gmail.com e-helbidera.
  • “Gure erlauntza”: IV eranskina
  • Egindakoa komunikatzea ikastetxeak eskura dauzkan medioak erabiltzen: ikastetxeko egunkarian, aldizkarian, irratia edo telebistan, web orrialdea, blog edo sare ezberdinetako web orrialdeetan… herriko edo eskualdeko komunikabideak…
  • Eta ez ahaztu gure bloga den http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/ erabiltzea.

11 of 17

“Ez bagara gu, nortzuk?

Ez ba da orain, noiz?” Euskal Confit

12 of 17

  • Honaino irakurtzen heldu bazarete: Zorionak!!! Hurrengo geltokia: Euskal Confint-17, maiatzak 17, Busturiako Biodibertsitate Zentroan. Honi buruz informazio puntuala jasoko duzue blogaren bitartez (zelan apuntatu, zenbat joan ahal diren, zer eraman behar…).
  • Ohi denez aspaldi honetan, eko-ordezkari boluntarioak eskatuko ditugu Euskal Confint 17 antolatzeko eta dinamizatzeko.
  • Guzti horren berri “IRAES 21 Ikasleak” sareko blogean izango duzue: ordezkarien kopurua, antolakuntza, gai-zerrenda eta dinamikak.

13 of 17

I eranskina: zer da Confint?

Luziânia-n, Brasiliako kanpo aldean, 2010 ekaineko 5etik 10era Gazteen Nazioarteko I. Konferentzia: Zain dezagun planeta (CONFINT) ospatu zen. Ekintza honetan 47 herrialdeetako 12-15 urtetako 350 gazte baino gehiago elkartu ziren, estatuko bederatzi delegatuak barne, klima aldaketaren ikuspuntutik, arazo sozio-naturalei buruz eztabaidatzeko. Joan baino lehen eskolako konferentziak, estatukoak eta kontinentekoak egin ziren. Brasilen, elkar ulertzea, elkarrekin lan egin eta etorkizunerako erreferentzi bat ezartzea lortu zuten gazteek, daukagun bizitzeko eraren jasangarritasun ezaren inguruan eta beraiek bete ahal zuten paperari buruz, Planetako Gazteen Arduren Gutuna idatzi zuten (http://confint-esp.blogspot.com/p/cartas-de-responsabilidades-el-planeta_05.html ). Esperientzia oso arrakastatsua izan zen eta ez zen bertan bukatu.

Konferentziaren prozesu osoaren helburu nagusiak dira:

  • mundu guztiko gazteak konpromiso globalez jabe daitezela lokalki,
  • erantzukizunak gizarte jasangarri baten eraikuntzarako bereganatuz, posible egitea eta
  • planeta zaintzeko gazte sare bat bultzatzea.

ZER DA CONFINT PROZESUA?

  • Ingurumen-hezkuntzako prozesu bat da eta gure planetak jasaten duen ingurune-krisiaren kontrako gazteen konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen dituena.
  • Adin desberdineko eta herri, eskualde, erregio edo kontinente desberdineko gazteen arteko prozesu elkarreragilea da, elkarrekin ikasteko eta jokatzeko eta xede komuna batekin: planeta zaintzea.
  • Araututako heziketaranzko ingurumen-politikaren dimentsioa hurbiltzen duen kanpaina pedagogikoa.

ZERTARAKO DA CONFINT PROZESUA?

Nazioarteko esperientzien arteko trukea bultzatzeko; gizartean partaidetza eta hezkuntza baliatuz, mundu mailako arazoei aurre egiteko ekarpenak elkartrukatzea alegia. Ahalik eta gazte, irakasle eta komunitate kopuru handienek planeta mailako konpromisoak tokian tokikoak berenganatzeko, erantzukizunak bere gain hartzen dituztelarik; planeta bizirik iraun dezan jasangarritasuna, justizia soziala, bake kultura eta aniztasuna, zabaldu eta sakondu ditzaten.

NOLA GARATZEN DA?

Pertsonak, gazteak bereziki, biltzen dira, proposatutako gaien inguruan eztabaidatzen dute eta akordioak beste instantzietara eraman ditzaten ordezkariak hautatzen dituzte.

Jarduera honek, non ikasleen iritzia baloratu eta errespetatua izango den, planeta eta inguru hurkoan bizi kalitatearen maila hobetzeko behar diren konpromisoak, norbanako eta kolektiboak, bereganatu ahal ditugun aitorpena bultzatzen du.

ZEINTZUK DIRA PARTEHARTZE MAILAK?

Ikastetxeko konferentzia, Erkidego autonomoko konferentzia, Estatuko konferentzia, Europako konferentzia eta Nazioarteko konferentzia. Hau izango da VII Euskal Confint, Estatuko hirugarrena eta pasa den urtean egin zen Europako bigarrena. Guztietan IRAES presentzia handia izan du.

NORK HARTZEN DU PARTE?

Euskadin, IRAES21 sareko ikastetxeko ikasleriak parte har dezake. Beti ere, prozesua hau boluntarioa dela kontuan harturik.

Estatu mailan, ESenRED-ek, estatuko eskola jasangarrien sareen sareak, antolatzen du.

14 of 17

II eranskina�Maiatzak 3 baino lehen bidaltzeko�Fitxa hau idazteko moduan hemen duzue:

http://bit.ly/2lgt6xj

Ikastetxea (herria/Herrialdea):

 

Ordezkarien izen-abizenak (LH/DBH maila):

 

Eskolako Confintaren data:

 

 

Ikasle kopurua:

 

 

“Palma olioaren ___ ikastetxearen Gutuna”

 

 

15 of 17

III. eranskina: ordezkarien papera

  • Ikastetxe askok Eskolako Konferentzia garatuko dute, bai Euskal Herrian, bai Estatu, bai Europa mailan. Eskolako Confint egin ostean, ikastetxeen gazte ordezkariak haien ikastetxeetako esperientziak elkartrukatzeko eta proposamen berriak proposatzeko elkartuko dira. Hurrengo mailako ordezkariak hautatuko dituzte eta abar.
  • Beraz, ordezkarien hautaketa oso elementu garrantzitsu bihurtzen da. Nor izan daiteke ordezkaria? Norengan utz dezakegu ikastetxearen lana eta proposamenak transmititzeko ardura eta beratan egindakoa bueltatzea ikastetxera?
  • DEMOKRAZIA IKASTETXEAN. Hauxe da Confint prozesuak bultzatu nahi duen lan-ildo eta erronka bat. Demokrazia parte-hartzailea eta zuzena. Ordezkari-demokrazia ere bultzatzen da gazteen ordezkariak egon behar direlako hurrengo mailetan (erkidegoan, estatuan, Europan…).
  • GAZTE BATEK GAZTE BAT HAUTATZEN DU. Confint prozesuaren printzipio bat da. Gazteen arten egiteko prozesu bat da. Beraiengan konfiantza jarri duten beste gazte guztiekiko ardura handi bat hartzen dute hautatutako gazteek.
  • HAUSNARKETA. Ordezkariak hautatzeko orduan, aldez aurretik, gazteek bete behar duten profilari buruzko hausnarketa bat egitea komenigarria da:
    • Zer jakin behar duena edo ezagutu behar duen? Adibidez, prozesua ulertu eta ezagutu, ingurumen eta giza problematikak ezagutu, hizkuntzak menperatu…
    • Zer egiten jakin behar du edo zer nolako abileziak izan behar ditu? Adibidez, debatitzen eta argudiatzen badaki, besteak entzuten badaki, bestearen tokian jartzen badaki…
    • Zeintzuk jarrera edota baloreak izan behar ditu? Adibidez, pertsona zabala da, prozesuarekiko konprometituta, koherentea izaten saiatzen da, lan taldetan lan egiteko aproposa da…
    • Beste elementu batzuk ere kontuan hartu ahal dira: Zer eragiten bere diskurtsoa interesantea izatea? Bere hitz egiteko erak komunikazioa errazten du? Zergatik? Zelan izan beharko zen ordezkari on bat? Zelan ez zen izan beharko ordezkari bat?
  • Guzti hau kontsentsuz argitu eta adostu gero, hautatzeko modua erabaki behar da: nola aurkeztu ordezkari hautagaiak, gazte guztiak edo aurkezten direnak, boto ezkutua edo agerian… Guzti honetaz pentsatu eta prozedura bat asmatu.
  • Ordezkariek familiako baimenekin kontatu eta hurrengo mailetara eskatzen diren baldintza ofizialak izan behar ditu.

16 of 17

IV Eranskina: Gure erlauntza

Har ezazue tamaina arrunteko kartoi mehe bat. Nahi duzuen kolorekoa. Marka ezazue eta moztu ezazue hexagono bat (erlazulo bat izango dena) kartoi mehearen maximoa, irudian bezala, hartuz. Trukoa: zirkunferentziaren erradioa eta hexagonoaren aldea berdinak dira.

Idatz ezazue zuen lema palma olioaren arazoen gainean eta erlazuloa apaindu.

Euskal Confint-17ra eramateko gorde ezazue. Bertan, guztien erlazuloekin “Gure erlauntza” osatuko dugu.

PALMA OLIOA, EZ!

ORANGUTANAK, BAI!

17 of 17

Atzera-kontaketa hasten da…

Confint