Booktrailerrak
Marije Uraga B07
Zer da booktrailerra?
Liburu bat aurkezteko edo iragartzeko bideo txiki bat da. (filmen trailerrak bezalakoa)
Ezaugarriak
Zertarako ?
promozionatzeko.
Motak
argazki muntaiak ...
Osagaiak
- Liburua
- Irudiak (bideoa / argazkiak)
- Testua
- Ahotsa
- Musika
-Transizioak efektuekin
Proposamen didaktikoaren helburuak
Irakurketa sustatzeko estrategia berriak erabiltzea
Irakurketa ohitura garatzea.
IKTak erabiltzea.
Irudimena eta sormena garatzea.
Sentsibilitate estetikoa lantzea.
Beste konpetentziak garatzea.
Adibideak
Adibideak (DBH)
Nola egin?
1. Aukeratu gustuko duzun
liburua eta irakurri.
2. Pasarterik esanguratsuenak eta interesgarrienak gogoan hartu.
3. Beste booktrailer batzuk ikusi ideia berriak hartzeko
4. Idatzi zure gidoia:
5. Ordenagailuan karpeta bat sortu: liburuaren izena jarri eta bertan material guztia gorde, azpikarpetatan banatuta (irudiak, testua, bideo-zatiak, pantailaren kapturak ...)
6. Irudien euzagarriak(argazki eta bideoak)
NON AURKITU: Liburuan edo Interneten.
LH 2.0 Mintegiaren Sites-a: https://sites.google.com/site/lehenhezkuntza20mintegia/mintegiaren-4-saioa/irudien-ezaugarriak-eta-edizioa
DOHANIKO IRUDIAK:
IRUDIEN EDITOREAK:
7. Editatu bideoa gustuko duzun programarekin. Gogoan izan, tarteka, aldaketak gordetzen joatea.
- Bideo-ediziorako softwareen zerrenda (wikipedia)
- Windows Movie Maker. Movie Maker.
- Animoto. Animoto for Education***
- TubeChop: YouTubeko bideoen zatiak hartzeko tresna.
- DragOnTape: YouTubeko bideoak konbinatzeko tresna.
8. Programa horretara irudiak ekarri, inportatu. Irudiak ordenatuta jarri.
9. Egokitu gidoia irudietara. Emozio ukitua eman testuari.
Amaitzeko, ikusleak liburua irakurtzera animatzeko esaldi bat idatzi.
10. Irudiei narrazioa erantsi. Ez ahaztu liburuaren tituluaz eta amaieran kredituak jartzeaz: musika eta irudiak norenak diren, ...
11. Iraupena: minutu bat edo bi gehienez. Ez kontatu istorio osoa.
12. Musika sortu edo aurkitu: erantsi egoki datorkion musika eta editatu.
Saiatu erabilera askeko musika aurkitzen.
- CCMixter , Jamendo, Danosongs web guneetan Creative Commons lizentziadun musika aukirtuko duzu.
- Soundbible web gunean soinu efektuak aurkituko dituzu. (Royalty Free)
- Partners in Rhyme web gunean musika, soinu efektuak eta abar aurkituko dituzu. (Royalty Free)
- Free Music Archive web gunean ere donazio bidez eskura daiteke musika. (Royalty Free)
OHARRA: sarri, aukeratu dugun musika bideoaren iraupenera egokitu behar izango da. Horretarako badira doako audio-edizio programak Interneten. Horietako bat da: AUDACITY
13. Gogoratu: gehienetan azken irudia liburuaren azala izaten da.
14. Interneten argitaratzeko ohiko bideo formatu bihurtu: mp4 formatura bihurtzea gomendatzen da, horrela mugikorretan ere ikusteko moduan izango baita booktrailerra.
Interneten hainbat bihurgailu programa daude, baina bat aipatzearren, Format Factory, gomendatzen dugu. Programa hau doakoa da, eta gaztelaniaz erabil daiteke.
Internetetik ordenagailura jaitsi behar da lehendabizi. Ondoren, programa ordenagailuan zabaldu eta bihurtu nahi dugun bideoa erantsi. "Ajustar" botoia klikatuta, bihurtu nahi den formatua aukeratu. Amaitzeko "Iniciar" klikatu eta berehala bihurtuko du.
Webgrafia
Marije Uraga