1 of 5

ANBOTO MENDIA

2 of 5

Deskripzioa

  • Anboto mendiak 1.331 metro ditu, eta EAEko mendirik garaienetakoa da.

  • Durangaldean kokatzen da mendi hau, Bizkaian

  • Urkiolako parke naturalaren barne sartuta ageri da.

  • Hainbat kobazulo ditu mendi honek

3 of 5

Mitologia

Mendi honen inguruan istorioak kontatzen dira. Horien artean Anbotoko Mariren istorioa dago.

Anbotoko Mari bertako kobazulo batean bizi dela esaten da, eta eguraldi ona denean, bere urrezko ilea orrazten du eguzki azpian.

Gau batzuetan ere ikusi izan omen dute, suzko bola baten moduan Anbotoren gainetik leku batetik bestera mugituz

4 of 5

Igoerak

Mendi hontara igotzeko hainbat aukera ditugu:

  1. Urkiolatik

  • Atxartetik

  • Aramaionatik

  • Arrazolatik

5 of 5

Igoeren denbora

Bide bat ala beste hartuta, gailurrera heltzeko denborak ezberdinak izango dira:

  • Urkiolatik: 2 ordu
  • Atxartetik (kresta osoa eginez): 4 ordu
  • Atxartetik (Asuntzeko bidetik): 2 ordu 30 minutu
  • Aramaionatik: 3 ordu
  • Arrazolatik (Ipar aurpegitik): 2 ordu 15 minutu
  • Arrazolatik (Zabalaundiko bidetik) 3 ordu