ELKARREKINTZA DISEINATZEKO CANVA
JARDUERA ETA HELBURUA
- Zein da jardueraren helburua? Zer nahi dut ikasleek esatea edo egitea?
- Zeintzuk dira jardueraren ekintzak?
- Proiektuaren hari narratiboan non kokatzen eta zer ekarpen egiten diote proiektuari?
INGURAMENDUA
- Zenbat denbora eskainiko diot elkarrekintza jarduera horri?
- Espazioa nola antolatuko dut?
- Zein material behar dut?
- Zein taldekatzek erraztuko du helburu hori lortzea?
- Zein irizpideren arabera egingo ditut taldekatzeak?
- Taldekatzeetan zeintzuk rol esleituko ditut?
IRAKASLEAREN ROLA ETA EBALUAZIOA
- Nolakoa izango da nire diskurtsoa gelan?
- Zenbat hitz egingo dut? Zenbat hitz eginaraziko dut? Zenbat denbora bakoitzak?
- Ikasleren batekin estrategia konkreturen bat erabili beharko nuke?
- Ikasleen esanak nola eta non jasoko ditut?
HARREMAN MOTA
- Nola zainduko dut elkarrekintza giro goxoa?
- Nola sustatuko dut elkarrekiko errespetua eta ikasleen irudi ona zaintzea?
- Nola indartuko dut emozionalki ikasleen parte-hartzea?
DISKURTSOAN SAKONTZEKO ESTRATEGIAK
- Elkarrekintza sustatzeko galderak zeintzuk izango dira (dela talde txikian, dela talde handian? Zer motako galderak izango dira?
- Nola sustatuko dut ikasleek elkar entzuten dutela?
- Nola sustatuko dut “benetako” elkarrizketa izan dadila?
- Nola lagunduko diot ikasleen behar diskurtsiboari/oztopoei?
PARTE-HARTZEA
- Zein da parte-hartzeari dagokionez helburua? Denek parte hartzea nahi dugu? Gutxi batzuek sakonago parte hartzea?
- Nola sustatuko dugu ikasleen berbaldien kalitatea?