Proiektua
Euskal Herria
Iciar Pozo Julián
Musika Hezkuntza
3. Maila
Sekuentzializazioa
1.saioa: Hasteko kohesio jolasak egingo ditugu, taldearen izaerak forma har dezan.
2.saioa: “Prezy” programa zertan datzan erakutsiko diegu. Honetarako TT bakoitzak bere ordenagailua izango du eta kontu bat sortuko du. Hurrengo egunean aurkezpena egiten hasiko dira.
3.saioa: TT bakoitzak bere izena eta logoa asmatu eta adostuko du. Honekin batera taldekide bakoitzaren rolak banatuko dituzte. Jarraian proiektua ondo egiteko beharrezkoak diren taldeko arauak adostuko dituzte.
4.saioa: Gai hasieratik gelara ekarritako informazioa eskuratuko du talde bakoitzak, eta tokatu zaien atalari buruzko informazioa aurkitzen hasiko dira. Elkarren artean irakurriz eta garrantzitsuena azpimarratuz.
5.saioa: Azpimarratutakoa garbira pasatzen dute docs bitartez (proiektu hau egiten hasi aurretik, docs landuta genuen gelan, beraz ikasleek bazekiten nola erabili) beraien hitzekin, eta irakaslearekin partekatzen dute, berak akatsak zuzendu ditzan. Modu honetan informazioa prest dago.
6.saioa: Internet erabiliz, tokatu zaien atalari buruzko argazki egokiak aurkituko dituzte taldeko kide batzuk dagokion testuaren ondoan jartzeko. Besteek, antolaketa egokia egin ostean, atalarekin zerikusia duten web orriak bilatuko dituzte gadget bezala estekak jartzeko.
7.saioa: “Youtube”-n atal bakoitzarekin lotutako bideo bana aurkituko dute informazio osagarri bezala jartzeko dagokion erlaitzean. Amaitzeko proiektuari azken ukituak emango dizkiote. Denboraz larri bagabiltza, beste saio bat erabiliko genuke lana bukatzeko.
8.saioa: Dena prest dagoenean, nik sortutako blog oinarrian, TT bakoitzak bere erlaitza sortuko du eta bertan egindako proiektua txertatuko du. Modu honetan gurasoek ere, etxetik, ikusiko dute zer egin duten.