1 of 16

Proteinak. Aminoazidoak: definizioa eta ezaugarri orokorrak. Peptidoak eta lotura peptidikoa. Proteinen sailkapena. Proteinen funtzio biologiko nagusiak.

2006-Ekaina; A gaia (4 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.1 galdera

2 of 16

Biomolekula mota jakin bati dagozkion eskema desberdinak erakusten ditu 2. irudiak.

a) (0,5 puntu) Zer molekula da irudiak erakusten duena?

b) (0,5 puntu) (a) eskemako O, C eta N atomoak honako hauek dira hurrenez hurren: oxigenoa, karbonoa eta nitrogenoa. R, berriz, konplexutasun handiagoko edo txikiagoko erradikal bat izan daiteke. Hori guztia kontuan harturik, esan ezazu zer itxura edo egoeratan dagoen eskema horretako molekula.

c) (puntu bat) (b) eskeman ageri diren irudiek (a) eskemako molekula bera erakusten dute, hiru egoera jakinetan. Esan ezazu zer hiru egoera diren horiek, ezkerretik eskuinera. Arrazoiak eman.

2006-Uztaila; D.1 galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.2 galdera

3 of 16

Ondoko galderak erantzun itzazu:

a) (1 p) Entzima bat zer den eta zelularen metabolismoan nolako papera duen zehaztu.

b) (0,5 p) Entzima desberdin bi aipatu eta ondoren bakoitzak duen funtzio zehatza adierazi.

c) (0,5 p) Nolako eragina dute faktore fisiko-kimikoen aldaketek jarduera entzimatikoan? Zure erantzuna arrazoitu.

2007-Uztaila; C.2 galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.3 galdera

4 of 16

2. Irudian, hiru molekularen egiturak ageri dira.

a) (1 p.) Zer motako biomolekulak dira, eta zer beste makromolekuletan hartzen dute parte?

b) (1 p.) Zer propietate komun dituzte biomolekula hauek?

2008-Ekaina; D.3 galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.4 galdera

5 of 16

Proteinak. Definizioa. Egitura kimikoa. Lotura peptidikoa. Proteinen propietateak eta funtzio zelularrak.

2008-Uztaila; B gaia (4 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.5 galdera

6 of 16

Erantzun galdera hauei:

a) (1 p.) Zer da entzima bat eta zer funtzio betetzen du zelulan?

b) (0,5 p.) Erreakzio metabolikoak areagotzen edo moteltzen dituzte entzimek? Nola egiten dute? Arrazoitu erantzuna.

c) (0,5 p.) Zelulako zer lekutan sintetizatzen dira entzimak? Arrazoitu erantzuna.

2009-Ekaina; D.1 galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.6 galdera

7 of 16

1. irudian biomolekula baten atalak seinalatuta daude.

a) (0,5 p.) Marrazkitxo guztietan biomolekula berdina ageri da ala desberdinak dira?

b) (0,5 p.) Zer biomolekula da/dira?

c) (1 p.) Identifika itzazu (a)-tik (d)-ra arteko letrekin markatuta dauden egiturak.

2009-Uztaila; C.3 galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.7 galdera

8 of 16

Argaltzeko hainbat produktutan gaur egun entzima ugari erabiltzen da koipeak degradatzeko eta, hartara, organismoak xurga ditzan.

a) (0,5 puntu) Zer konposizio kimiko dute entzimek?

b) (0,5 puntu) Nola dihardute entzimek?

c) (0,5 puntu) Zergatik inaktibatzen dira entzimak, 45ºC-tik gora berotuz gero?

d) (0,5 puntu) Azaldu itzazu labur entzimen inhibizioaren nondik norakoak.

2010-Ekaina; 3A galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.8 galdera

9 of 16

a) (1 puntu) Nola esaten zaie elkarri loturik proteinak eratzen dituzten molekulei? Zer ezaugarri komun dituzte unitate horiek?

b) (1 puntu) Proteinen funtzio motak. Eman ezazu mota bakoitzaren adibide bat

2010-Ekaina; 2B galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.9 galdera

10 of 16

a) (0,5 puntu) Zer izen du kate polipeptidiko bateko elkarren ondoko bi aminoazidoren artean eratzen den lotura kobalenteak? Zer ezaugarri ditu lotura horrek?

b) (0,5 puntu) Adierazi funtzio hauetatik zein ez duten proteinek egiten: mintz biologikoen osagai izatea; informazio genetikoa biltegiratzea; erreakzio metabolikoak katalizatzea; gaiak mintzetan zehar garraiatzea.

c) (1 puntu) Proteinen egitura primarioa, sekundarioa eta tertziarioa. Erabili grafikoak azalpenak errazteko.

2010-Uztaila; 2A galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.10 galdera

11 of 16

Aminoazidoak eta proteinak:

a) (0,5 puntu) Azaldu zertan diren berdinak eta zertan bereizten diren proteinetan dauden aminoazidoak. Irudikatu aminoazido baten egitura orokorra.

b) (0,5 puntu) Zer izen du proteinak eratzen dituen aminoazidoen arteko loturak? Zer ezaugarri ditu lotura horrek?

c) (1 puntu) Zer dira proteina baten hirugarren eta laugarren mailako egiturak? Zeren mendeko dira egitura horiek? Arrazoitu erantzuna.

2011-Uztaila; 4.A galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.11 galdera

12 of 16

Ilea zaintzeko produktuei buruzko iragarki batean, “arginina” aipatzen da, eta honela deskribatzen da: “Ilea hazteko funtsezko proteina”. Hau da argininaren egitura:

a) (0,5 puntu) Zer molekula mota da arginina? Esan zein diren molekula mota horren propietaterik garrantzitsuenak. Zer akats biokimiko du iragarkiaren deskripzioak?

b) (1 puntu) Zer dira proteinak? Esan zein diren proteinen oinarrizko ezaugarriak?

c) (0,5 puntu) Argininaren mota bereko bi molekula elkartzen direnean, zer lotura kimiko mota eratzen dute? Deskriba itzazu lotura mota horren ezaugarriak.

2012-Ekaina; 1A galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.12 galdera

13 of 16

Entzimak eta entzimen jarduera:

a) (0,5 puntu) Deskriba ezazu, labur, zer molekula mota diren entzimak eta zer funtzio duten zelulan.

b) (0,5 puntu) Zer esan nahi da entzimak “oso espezifikoak” direla esaten denean? Arrazoitu erantzuna.

c) (0,5 puntu) Zer da koentzima bat eta zer funtzio du? Eman ezazu koentzimaren baten izena.

d) (0,5 puntu) Substartuaren kontzentrazioak, pH-ak eta erreakzioaren tenperaturak entzima baten aktibitatea (v) zer efektu duten erakusten da (a), (b) eta (c) irudietan. Identifika ezazu zer grafiko dagokion aipatutako efektu horietako bakoitzari. Arrazoitu erantzuna.

2012-Ekaina; 2B galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.13 galdera

14 of 16

a) (0,5 puntu) Marraztu ezazu aminoazido baten egitura, eta adieraz ezazu zein diren haren talde funtzional bereizgarrienak.

b) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zenbat aminoazido mota agertzen diren proteinetan, eta aipa itzazu ezagutzen dituzunen izenak. Zer dira aminoazido esentzialak? Aipa ezazu gizakientzat esentziala den aminoazidoren baten izena.

c) (0,5 puntu) Bi aminoazido kimikoki lotzen direnean, zer molekula mota sortzen dira eta zer lotura mota eratzen da? Zer ezaugarri ditu lotura horrek?

d) (0,5 puntu) Zer izen dute ehunka aminoazidoz osatutako makromolekulek, eta zer funtzio betetzen dituzte?

2012-Uztaila; 2B galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.14 galdera

15 of 16

Biokatalizatzaileak:

a) (0,5 puntu) Defini ezazu zer diren entzimak, eta azaldu ezazu zer eragin duen entzimen presentziak erreakzio biokimikoen abiaduran.

b) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer den entzimaren substratu-espezifikotasuna eta ekintza/erreakzio-espezifikotasuna. Nola eragiten diote pH-ak eta tenperaturak entzima jarduerari? Arrazoitu erantzuna

c) (1 puntu) Azaldu ezazu zer den entzima-inhibitzailea, eta aipa itzazu inhibitzaile motak. Arrazoitu erantzunak.

2014-Ekaina; 3A galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.15 galdera

16 of 16

Lotura kimikoak, eta horiek biologian duten garrantzia:

a) (0,5 puntu) Defini ezazu zer den lotura glukosidikoa eta zer molekularen artean gertatzen den.

b) (0,5 puntu) Zer izen dute lotura glukosidiko askoren ondorioz eratutako makromolekulek? Jar ezazu adibideren bat, eta adierazi makromolekula horien kateak linealak edo adarkatuak izan daitezkeen. Arrazoitu erantzunak.

c) (0,5 puntu) Defini ezazu zer den lotura peptidikoa eta zer molekularen artean gertatzen den.

d) (0,5 puntu) Zer izen dute lotura peptidiko askoren ondorioz eratutako makromolekulek? Jar ezazu adibideren bat. Arrazoitu erantzunak.

2014-Ekaina; 4B galdera (2 puntu)

BIOLOGIA

E.H.U. SARTZEKO HAUTAPROBAK

IES URIBE-KOSTA BHI (Plentzia)

4.- PROTEINAK eta ENTZIMEN EKINTZA

4.16 galdera