1 of 5

ERROMATAR INPERIOA

  • K.a.178 urtean Europa eta Mediterraneoaren inguruko lurralde gehienetatik hedatu zen.
  • 700 urte inguru iraun zuen eta hainbat ondare utzi zigun.
  • Ejerzitoak garrantzi handia zuen. Soldaduek galtzadak eraiki zituzten, haien konkistetarako lagungarriak zirelako.
  • Eraikuntzan ondare handia utzi ziguten, adibidez: zubiak, portuak, akueduktuak, tenpluak, zirkuak, anfiteatroak, termak etabar.
  • Gaur egun oraindik ikasten den legedia, latina, eta hainbat margo lan, eskultura eta mosaiko ere utzi ziguten.

2 of 5

Erromatarren gizartea

Gizarte esklabista zen. Hiritarrak ez ziren denak berdinak.

Baziren:

  • Patrizioak. Pertsona askeak, aberatsak eta pribilegio gehien zituztenak.
  • Plebeioak. Inperioko biztanle gehienak talde honetakoak ziren. Pertsona askeak baina pobreagoak eta pribilegiorik gabekoak.
  • Esklabuak. Inolako eskubiderik ez zutenak.

Gizonezkoek eta emakumezkoek ez zituzten eskubide berdinak.

Seme-alaba gutxi izaten zuten eta eskolara joateko aukera zuten. Irakasleek aginte handia zuten.

3 of 5

Landako bizitza

Aberatsak VILLETAN bizi ziren. Lur sail handiak zituzten eta hainbat esklabu lanak egiteko.

Gehienak nekazari arruntak ziren, lur sail txikiekin. Haiek bakarrik egiten zituzten lanak.

Laguntzeko bazuten, goldea, igitaia, aitzurra eta errota.

Barazkiak, lekaleak eta laboreak lantzen zituzten. Ardoa eta olioa ere lortzen zuten.

4 of 5

Hiriko bizimodua

Hiri asko eraiki zituzten.

Roma zen handiena, jendetsuena eta zaratatsuena.

Hiriak babesteko harresiak egiten zituzten.

Enperadore eta patrizioak DOMUS izeneko jauregietan bizi ziren.

Hauen etxeetan ere, eskklabuek egiten zituzten lan gehienak.

Plebeioak, INSULA izeneko etxeetan bizi ziren. Hauek pisu gehiagoko etxe txikiak ziren.

Ez zegoen espaloirik baina gehienetan debekatuta zegoen ibilgailuak ibiltzea.

5 of 5

Arrastoak

Hiriak eta herrixkak galtzaden eta portuen bidez zeuden lotuta.

Eraikitzaile handiak ziren. etxeak pinturekin eta mosaikoekin apaintzen zituzten, eta eskulturak egiten zituzten.

Latinez hitz egiten zuten, eta beren legeak zituzten, erromatar zuzenbidea.

Politeistak ziren.

Jupiter: zeruetako zaindaria.

Juno: ezkontzen jainkosa.

Marte: gerrateen jainkoa.

Venus: maitasun eta edertasunaren jainkosa

Minerva: jakinduriaren eta lanbideen jainkosa.