1 of 20

IKASTETXEKO KONTINGENTZIA PLANA 2021-22

Erantzukizunez jokatzen dugu gure burua eta besteenak zainduz

EUNATE BHI

2 of 20

  • ESPAZIOAK
  • JARDUERA OSAGARRIAK
  • OINARRIZKO NEURRIAK
  • ETXEAN DAUDEN IKASLEEN ARRETA
  • JARRAIBIDEAK IKASLEENTZAT
  • GURASOENTZAKO JARRAIBIDEAK
  • IKASLE BATEK SINTOMAK DITUENEAN
  • EMANDAKO ARRETAREN BALORAZIOA
  • GORPUTZ HEZIKETA
  • NEURRI OROKORRAK

AURKIBIDEA

3 of 20

  • Prest egotea COVID-19ren osasun-krisiak ikastetxeari 2021/2022 ikasturtean plantea diezazkiokeen egoerak baino lehen.
  • Ikasleen, irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen higiene-, garbitasun- eta segurtasun-baldintzak bermatzea eskola- orduetan eta eskolaz kanpoko orduetan.
  • Familiei behar bezala informatzea aldi horretan jarduera akademiko presentziala eta ez-presentzialaren inguruan planifikatutako garapenari buruz.

HELBURUAK

Eunate BHI Kontingentzia Plan hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak emandako jarraibide espezifikoei jarraituz egin da, eta 2021-2022 ikasturterako aurrez aurreko hezkuntza-jarduera garatzeko Prebentzio eta Antolaketa Protokoloa osatzen du.

0. Sarrera

3

4 of 20

4

ATE NAGUSIA

BATX 2

1. ATEA

DBH 2

DBH 3

IEHP

2. ATEA

DBH 4

3. ATEA

DBH 1

BATX 1

  • ESPAZIOAK - SARRERAK eta IRTEERAK

5 of 20

SARRERAK

IRTEERAK

Ikasleek hurbilen dituzten komunak erabili behar dituzte

5

  • ESPAZIOAK - KOMUNAK

Pilaketak ekiditeko, irekita egonen dira goiz osoa

6 of 20

SARRERAK

IRTEERAK

Saiatzea ahalik eta gutxien mugitzen eta

pasabidean ez gelditzen

Pasabide zein eskailereetan markatutako eskuineko aldetik joatea

6

  • ESPAZIOAK - PASABIDEAK

7 of 20

SARRERAK

IRTEERAK

Osasun egoerak baimentzen badu, jarduera osagarriak gauzatu ahal dira, beti ere segurtasun neurriak bermatuz:

Garraioa erabiltzekotan saiatzea segurtasun neurriak errespetatzen.

Espazioak ahalbideratzen duen ratioa errespetatu behar da.

IKASTETXEAN

IKASTETXETIK KANPO

7

2. JARDUERA OSAGARRIAK

8 of 20

  • Eraikuntza barruan beti musukoa jantzita eraman behar da.
  • Distantzia mantenduko da 1,20m/ikasleko.
  • Eskuak garbitzeko hidrogela, ikasgela guztietan izanen dela.
  • Ikasgela berezietako (info gelak, laborategiak…) materiala desinfektatu behar da.

8

3. OINARRIZKO NEURRIAK

9 of 20

9

4. Berrogeialdian dauden ikasleen ARRETA

  • Klase lehenengo eguna, irakasle bakoitzak azalduko du bere BGAP (Bertaratu Gabekoen Arreta Plana)
  • Arreta era askotakoa izan daiteke: (Irakasle bakoitzak, bere ikasgaiaren ezaugarriak eta ikaslearen egoera kontuan hartuta, hobekien iruditzen zaion bidea(k) aukeratuko d(it)u):
    • Dena den, zuzendaritzak aholkatzen du Classroom bat sortzea talde bakoitzarekin, ikasgaia bideratzeko.
    • Ikasgelan ordenadorea jarri eta bideo-deia egin, klasea ematen den bitartean (baliabide nahikorik ez dugu eta, lortzen diren bitartean, zaila suertatuko da bide hau jorratzea).
    • IKASGELA aplikazioan apunteak pasatu eta ikasleak bere kabuz ikas dezala, dituen zalantzak bide berdinetik planteatuz.
    • Bideo-deien bidez, arratsaldean, ikaslearekin adostuta, klaseen laburpena.
    • Irakasleak ere baliabideak egokituko lituzke, ahal den neurrian, gero etxean dauden ikasleei bidali ahal izateko.
    • Taldeen barruan bikoteak sortu, haietako bat faltatzen denean, besteak klasean egin dena esateko.

4.1. ARRETA EMATEKO PROTOKOLOA

10 of 20

10

4. Berrogeialdian dauden ikasleen ARRETA

4.2. JAKINARAZPENA IRAKASLEEI

Tutoreak EDUCAren bidez, beste irakasleei esanen die eta, ahal bada, ikaslearen egoera azalduko du: osasun arazoak dituen edota etxeko egoera uzten dion lan egiten eta martxa akademikoa jarraitzen.

Tutoreak taula honetan ere ikasle konfinatuaren datuak sartuko ditu.

Irakasleok

  • Ahalik eta azkarren, ikaslearekin harremanetan jarri eta antolaketa komentatu berarekin.
  • Tartean azterketak tokatzen badira itzultzen denean aurrez-aurre eginen ditu.
  • Jakinarazi, konfinatuta dagoen ikasleari zer egin den gelan, zer egin behar duen berak eta, entregatu beharreko zerbait badago, nola eta noiz entregatu behar duen (Irakasleak erabakiko du). Classroomeko “korrontean” sartu eta hortik lana egin, classrooma erabiliz gero.
  • Ikaslea konfinatuta dagoen bitartean, gelan ematen den informazioa, ikasleari ere helarazi (azterketa noiz izanen den, zein lan entregatu behar den, zer prestatu behar duen,...).

11 of 20

11

4. Berrogeialdian dauden ikasleen ARRETA

4.2. JAKINARAZPENA IRAKASLEEI

  • Ikaslea ikastetxera itzultzen denean, bere gelakideei banatu zaizkien materialak berari ere banatuko zaizkio (apunteak, ariketa ereduak, link-ak,...).
  • Ikasleak, ikastetxera itzultzean, azterketak egin behar baditu (konfinatuta egon den bitartean egin ez dituelako edo itzuli eta hurrengo egunean delako), eta konfinatuta egon den bitartean lana egin badu, epe bat emanen zaio zalantzak galdetzeko, dituen zailtasunetan laguntza eskatzeko edo bestelakoa beharko balu.
  • Azterketa jarri behar dion irakasleak beste irakasleekin hitz eginen du, azterketa asko egun gutxitan ez pilatzeko (konfinatuta egoteagatik kaltetua ez izateko). Irakasleak ikaslearekin adosten badu, bere irakasgaian, azterketa nola eta noiz egin, orduan ez da beharrezkoa izanen beste irakasleekin hitz egitea.

12 of 20

  • IKASTETXEAN SARTZEKO ETA ATERATZEKO:
    • BANAN-BANAN.
    • DISTANTZIA MANTENDUZ.
    • ESKUAK GARBITU (HIDROGELAREKIN).
    • DAGOKIZUN IKASTETXEKO ATETIK SARTU ETA ATERA.
  • IKASTETXE BARRUAN:
    • PASABIDEETAN, BETI ESKUINEKO ALDETIK MUGITU.
    • IKASGELA BATETIK BESTE BATERA JOAN BEHAR DUZUN BAKOITZEAN, ERABILITAKO MATERIALEZ GAIN, MAHAIA ETA AULKIA ERE GARBITU BEHARKO DITUZU.

IKASTETXEKO TOKI GUZTIETAN ETA EGOERA GUZTIETAN SEGURTASUN NEURRIAK ETA DISTANTZIA MANTENTZEA ETA AHOKO MASKARA ERABILTZEA DERRIGORREZKOA DA.

  • GAIXOTASUNAREN SINTOMAK BADITUZU, EZ ETORRI IKASTETXERA.

12

5. IKASLEENTZAT JARRAIBIDEAK

13 of 20

  • Ikasgelan sartzeko ez kendu ahoko maskara, ezta distantzia mantentzen bada ere. Ikastetxean zauden bitartean, etengabe, jantzita izan behar duzu.
  • Behin ikasgelan sartu zarenean, zure mahaitik eta aulkitik ahalik eta gutxien mugitzen saiatuko zara.
  • Leihoak eta atea irekita daudela ziurtatu (eguraldiaren arabera eginen da). Bestela, ireki itxita daudenak eta, gero, eskuak garbitu.
  • Zure materiala besterik ez duzu erabili behar. Zerbait behar baduzu, beste bati eskatu baino lehen, saiatu konponbidea bilatzen..
  • Saio aldaketa dagoen bakoitzean, eskuak garbitu.

13

B.4. IKASGELA BARRUAN NOLA EGON ETA ZER EGIN

B. IKASLEENTZAT

14 of 20

  • Irakasle batekin hitz egitera edo ikastetxera etorri behar baduzu, ahal den neurrian, aldez aurretik telefonoz deitu edo on line eguna zehaztu.
  • Esandako orduan agertu.
  • Eliza aldeko atetik sartu, zuzenean ate nagusira joan eta, inor ez badago, sartu ikastetxean (aurretik lerroan beste pertsonak daudela ikusten baduzu, 2 metroko distantzia mantendu eta zure txanda heldu arte itxaron).
  • Ikastetxe barruan zaudenen bitartean, ahoko maskara erabili behar duzu, kendu gabe.
  • Sartzean, eskuak garbitu.
  • Irakasle batekin geldituta bazaude, atezainei esan eta haiek deituko diote irakasleari. Bitartean, atezainek esanen dizute non itxaron behar duzun.
  • Idazkaritzan paperen bat behar baduzu, haiek emaniko jarraibideei kasu egin. Zerbait sinatu behar baduzu, zure boligrafoa erabiltzea komeniko litzateke. Bestela, bulegariek emandakoa erabili eta, gero, itzuli, ondo garbitzeko.

14

6. GURASOENTZAKO JARRAIBIDEAK

15 of 20

15

7. IKASLE BATEK SINTOMAK DITUENEAN

  • Ikasle batek sintomak dituenean, ahalik eta azkarren, 021 gelara (sukaldera) eraman behar du berarekin dagoen irakaslek.
  • Ikasleak ikasgelan duen bere material guztia hartuko du eta berarekin eramanen du. Beste gela batean ere materiala badu, orduan, gela berezira (021 gela) eraman eta gero, berarekin dagoen irakasleak, edo zaintzan dagoen irakasle batek, gela horretara joan eta beste materiala hartuko du, ikasleak ere eramateko (materiala hartu baino lehen eta gero, eskuak ondo garbituko dira).
  • Ahalik eta azkarren familiari deitu, ikaslearen bila etor daitezen.
  • Familia etorri bitartean, Nafarroako Gobernuak emandako telefonora deituko da, nola jokatu behar den jakiteko:

Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzua: 848423769 / 848423728

Komunitatearen Erreferentziazko telefonoa: 948290290

  • Gela berezian (021 gela) dagoen bitartean, ixolatuta izan behar da, beste inorekin kontaktuan egon gabe eta ezer ukitu gabe.
  • Familia ikaslearen bila etortzen denean, ikaslea jaso eta etxera eramanen dute, gela berezitik (021 gela) gezien bidez markatutako bideari jarraituz, ikastetxean ahalik eta denbora gutxien emanez eta ahalik eta toki gutxietatik pasatuz.
  • Ikastetxetik atera eta gero, ikasleak Osasun Zerbitzuek emandako jarraibideak beteko ditu eta ez da ikastetxera itzuliko haiek baimena eman arte. Etxean dagoen bitartean, ikastetxeko irakasleek behar bezalako arreta eskainiko diote, online posiblea denean.

16 of 20

16

8. Emandako arretaren balorazioa

IKASLEENTZAT

Covid19 dela eta, egun batzuetan etxean gelditu behar den Eunate institutuko ikaslegoari ahalik eta arreta ondoena emateko, galdetegi hau betetzeko eskatzen dizuegu.

17 of 20

  • Garbitu zure lan postua erabiltzen hasi baino lehen eta bukatzen duzunean.

  • Aireztatu espazioak: gelak, mintegiak...

17

8.1. NEURRI OROKORRAK

18 of 20

  • Maskara jantzita eraman behar da beti institutuan barruan, baita patioan ere.

  • Distantzia mantendu 1,5m, geldirik eta mugimenduetan.

18

8. Osasun zein segurtasun neurri orokorrak

8.1. NEURRI OROKORRAK

19 of 20

  • Ez ukitu aurpegia

  • Saihestu kontaktu fisikoa. Izan ere, badira agurtzeko eta afektua erakusteko beste modu batzuk.

  • Baliatu behin bakarrik erabiltzeko zapiak.

19

IZAN GOGOAN !

8.1. NEURRI OROKORRAK

20 of 20

  • Garbitu maiz eskuak

  • Eztul edo doministiku egin ukondoan edo erabili eta botatzeko zapi batean

20

IZAN GOGOAN !

8.1. NEURRI OROKORRAK