BARATZA EKOLOGIKOA
ALDEKO ARRAZOIAK
• Gizarteko balioen zainketa orokorra.
• Osasunaren zainketa ahalbidetzen du.
• Ingurumena zaintzen du.
• Balore ekonomikoen zainketa ere berarekin darama
LURRAREN PRESTAKETA
• Helburu nagusia mikroorganismoen baldintzak zaintzea da, emankortasuna mantentzeko.
• Modua etengabeko ongarriztatzea gure praktika kulturaletatik abiatuz.
• Ongarriztatze organikoa, ongarri berdeak eta osagarrien erabilerarekin.
• Estaltzaileen erabilera (lastoa...)
PARTZELEN TXANDAKATZEA
Baratzean zehar labore ezberdinak txandakatzean datza baratzaren zonaldetze batetik abiatuta.
* LUR GERUZA BATEN AGORTZEA EKIDIN DEZAKE
* LANDAREEN JATE SELEKTIBOA APROBETSA DAITEKE
* BELAR TXARRAK EKIDIN DAITEZKE.
* IZURRITEAK EKIDITEA ERRAZ DAITEKE.
BARAZKI MOTA BATZUK
EREINTZA ETA UZTA JASOTZEA
•Barazki bakoitzak bere garaia izaten du, taula hontan argi ikus daiteke landare bakoitza noiz erein behar den eta noiz jasoko den uzta.
NOLA EREIN? NOLA ZAINDU?
• Erein aurretik lurra prestaturik izango dugu, modu horretan lurra biguna egongo da.
• Lurrean zuloa egin eta landarearen sustraiak bertan sarturik tapatuko ditugu. Ahaztu gabe, aldatu ondoren, beti ura bota!
• Zainketa landare motaren araberakoa izango da, baina guztiei egin beharrekoa belar txarrak kentzea da.
ILARGIAREN GARRANTZIA
GOGORATU!!!
• Barazkiak edo
fruitua eman behar duen edozein landareren landaketa ilargiaren ILBEHERA fasean egin behar da. Zerikusi zuzena du, hori horrela betetzen ez bada barazkiak galdu edo eta ez dira haziko.