EGINKIZUNA (Misioa)
ELKAR HEZI Hezkuntza Komunitate bat gara: ikasle, irakasle/langile, guraso, ikasle ohiak eta titularrak proiektu berean elkarlanean dihardugu. Horren isla juridiko eta bultzatzailea EREITEN Fundazioa dugu, ikastetxeko entitate titularra.
Gure Hezkuntza Proiektu Ereduak ikasleei heziketa integrala (esparru akademikoan zein pertsonalean) eskaintzea du helburu, gizartean aurrera egiteko heziz, norbere baitatik eta testuinguru hurbiletik abiatuz (Oñati, Debagoiena eta Euskal Herria) eragile aktibo eta onuragarri izan daitezen/ gaitezen.
Oinarritzat gaurkotasunez ulerturiko kristau eta giza baloreak ditugu, izaera berritzailea dugu eta guztiz konprometiturik gaude Euskara eta Euskal Kulturarekin.
Deba Goienean, gurasoen altzotik Unibertsitaterainoko goi-mailako hezkuntza-eskaintza egiten dugu (0-18 urte).
IKUSMIRA (Visión)
ELKAR HEZI HEZKUNTZA PROIEKTU EREDU ERREFERENTE, GARDEN, SENDO ETA IRAUNKORRA IZAN NAHI DU.
Gure ezaugarri hauexek direla-eta, lehentasunezko erreferentzi argia izan nahi dugu Oñatin, Debagoienan eta Euskal Herrian.
BALIOAK
Baloreak Elkar Heziren izaera dira, bere isla.
Erakundearen “barne kultura” –ren parte dira eta Ikusmira erdiesteko funtsezkoak.
Elkar Hezi Proiektu Ereduarekin bat.
Erantzukidetasuna
Elkartasuna
Berritzaileak izan
Ausardia: Dabilena baino ez da erratzen
Leialtasuna
Partekatzea
Konfiantza
Bisio Estrategikoa
Komunitate izan