IRAKASLE FUNTZIOA
EGOERAK ANTOLATZEARI DAGOKIONEZ,...
Egoerak antolatzea ertz desberdinetatik ikusiko dugu, izan ere, egoera desberdinak behar dituzte ikasle desberdinek ikaskuntza ezberdinak eta modu ezberdinean garatu ahal izateko. Beraz, egoerak antolatzeari dagokionez, ondokoak azpimarratuko dira:
INTERAKZIOAK ANTOLATZEARI DAGOKIONEZ...
Ezbairik gabe, interakzioak dira ikasteko iturriak, ikaskuntzak eta ondorioz alfabetatuta egotea eragingo duten elementu, aldagai inportanteenak. Ondorioz, interakzioak antolatzea izango da irakasleon funtziorik funtsezkoena:
ESPAZIOA ANTOLATZEARI DAGOKIONEZ...
Espazioen prestaketa da irakaslearen funtzio ezberdinak bildu ditzakeen beste multzo inportante bat. Aurreko saioetan landu dugun moduan, ikasguneak era askotakoak izan daitezke, eta horietako batzuk prestatu daitezke eta beste batzuk prestatuta daude, beraz, erabiltzea besterik ez da geratzen. Horri begira, gutxienez ondoko funtzioak azpimarratu nahiko nituzke:
DENBORA ANTOLATZEARI DAGOKIONEZ
Denborak antolatzea da, behar bada, irakasle batek izan dezakeen funtziorik konplexuena, izan ere, denboraren bi kontzeptu nahasten dira etengabe, ikasteko eta garapenerako behar den denbora eta denbora arautua, markatua, segunduz segundu neurtua. Bi horien arteko oreka aurkitzea oso egiteko konplexua dela esatea ez da ezer berria esatea, baina, argi izan behar dugu, ikas garapen prozesu gehienak aldagai honekin erabat baldintzatuta daudela. Honen harira, beraz, antolatu beharreko denboren inguruko gogoeta batzuk partekatuko ditut zuekin:
FUNTZIOTIK...PRAKTIKARA
Behin irakasleak izan ditzakeen funtzioen inguruko gogoeta horiek partekatu ostean, funtzioen sailkapen eredu hori aurkeztu ostean, praktikarekin uztartzeko ahalegin bat egingo dugu.
Praktika horren lerroburu nagusiak: irakaslearen rol ezberdinak.
Azpimarratutako funtzioak betetzeko, irakasleok, momentu ezberdinetan rol ezberdinetan jokatu behar dugu, modu desberdinetan aktuatu behar dugu, beraz, jarraian, esanguratsuenak iruditzen zaizkigunak zerrendatuko ditugu:
HELDU ALFABETIZATUAREN ROLA: HITZ GAKOAK
Curriculuma ikuspegi zabal zein konkretutik, azal zein sakonetik. Curriculumaren inguruko ikupegiaren definizioa: eduki eta etapa/zikloko minimoetatik haratago… konpetentzien garapenaren continuum baten ikuspegia.
Curriculumaren barnean biltzen diren alfabetizazio ezberdinen kontzeptualizazioa:
Zer da hizkuntzetan alfabetizatzea? zer da zientzietan alfabetizatzea? zer da arteetan alfabetizatzea? Sakonean aztertzeko gaia, curriculumaren mamiaz gogoeta egitera eramango gaituena, betiere gure ezaugarri propioei lotuta: adin aniztasunean, txikitasunean eta bertakotik abiatuz, gertuko ingurunean.
Curriculumaren azterketa sakona: oinarrizko ezinbestekoak eta oinarrizko desiragarrien arteko
Curriculumaren antolaketa tailerretan nola egiten dugu...
Hitz gakoak: curriculuma, oinarrizko konpetentziak, alfabetizazioak, denboraren kontzeptua ikas prozesuetan.
HELDU BEHATZAILAREN ROLA
ARRETA PERTSONALIZATUA EMATEAREN ROLA
TALDE DINAMIZATZAILE ROLA
IRAKASLE FUNTZIOA: GAKOAK
AHOZKOTASUNARI DAGOKIONEZ: eredu izatea, ahozkotasuna lantzeko egoera ezberdinak antolatzea (naturalak, estrategiak sustatzekoak, diskurtsoak eratzekoak,...)
IRAKURKETA- IDAZKETARI DAGOKIONEZ: idaztera bultzatuko duten egoerak antolatzea, testu tipologien ezaugarriak ezagutzea, borradore eta errebisioaren inportantziaz jabetzea, literatura eta testuekin etengabeko kontaktua duena, ahoz gorako saioen garrantziaz jabetzen dena, plazer/jolasetik abiatzen dena,...