ALAIAREN ABENTURAK
ALAIA ETA BASO MISTERIOTSUAREN ISTORIOA
Behin batean neska bat, Alaia izenekoa, oso pozik zebilen bere herrian.
Lagun asko zituen eta beti haiekin jolasteko prest zegoen.
Egun batean, norbait agertu zen herriko enparantzan.
Alaia eta bere lagunak korrika hurbildu ziren plazara ea nor zen ikustera.
Hasieran, ume bat zela pentsatu zuten baina gero, lau hanka zituela konturatu ziren.
Alaia eta bere lagunak txakurrarengana hurbildu ziren laztantzeko.
"GUAU, GUAU". Txakurrak zaunka egin zuen, isatsa oso pozik mugitzen zuen bitartean.
Eta, bat-batean, korrika hasi zen.
Alaia eta bere lagunak ere txakurraren atzetik korrika joan ziren.
"Nora zoaz?" -oihu egin zuen Alaiak.
Txakurra, plazatik hurbil zegoen baso batera abiatu zen zaunkaka. Alaia eta bere lagunak ere basoan sartu ziren.
Txakurtxo gelditu! basoan sartzea oso arriskutsua da!
Basoan zeundela, Alaiak eta bere lagunek Argitxo eta Gorritxo ikusi zuten zuhaitz baten adarrean eserita. Argitxo oso triste zegoen bere kriseiluari begira, Gorritxok malkoak lehortzen zizkion bitartean.
Zer gertatzen zaizu Argitxo?
Herriko umeek ez dute euskeraz hitz egiten eta horregaitik nire kriseilua itzaltzen ari da. Ez dakit zer egin.
Zerbait bururatuko zaigu Argitxo, lasai egon.
Alaia eta bere lagunak oso kezkatuta geratu ziren Argitxoren istorioa entzun ostean. Txakurrak ere utzi zion bere isatsa mugitzeari. Hori bai zela arazo larria! Zer gertatu ote zen Argitxoren kriseilua itzaltzen bazen?
-Lasai egon Argitxo! Guk lagunduko zaitugu egoera hau konpontzen!-esan zuen Alaiak.
-Jakina baietz! -esan zuen beste lagun batek.
-Baina, arazoak hobeto konpontzen dira tripa beteta badago, beraz, lehenengo eta behin, janariaren bila joango gara eta gero elkartuko gara arazoa konpontzeko.
Goazen janariaren bila!
Guau, guau!
Gu geratzen gara hemen. Eskerrik asko!
Bitartean basoan…
Handik hurbil, gose eta borrokatzeko gogoekin otso bat zegoen bueltak eta bueltak ematen eta elkarrizketa osoa entzuten.
Guztiak jango ditut!
Ze goxo egongo diren ume hauek!
Auuuuuu!!!
Alaia, bere lagunak eta txakurra janaria bilatzen zeudela, bat-batean etxola bat topatu zuten.
-Agian hemen barruan aurki dezakegu janaria!-esan zuen Alaiak.
-Orduan, goazen barrura! -Esan zuen beste ume batek-.
Baina, etxolara sartu bezain laster, zarata izugarri bat entzun zuten eta ate eta lehio guztiak itxita geratu ziren. Umeak etxe barruan giltzaperatuta geratu ziren atera ezinik.
Agian hemen janaria egongo da!
Goazen barrura!
Guau, guau!
PUM!
Umeak urduritzen hasi ziren.
-Zer gertatzen ari da?-galdetu zuen ume batek-.
-Ez dakit, baina ez zait batere gustatzen. Dakizuen bezala, baso hau oso arriskutsua da.-esan zuen Alaiak-.
Umeek arrazoia zuten. Egoera larria zen! Une batean, etxolako pasabidean errobota bat agertu zen. Bere begietatik lasser bat ateratzen zen eta umeen garunak erre nahi zituen.
Ez mesedez! bakarrik janaria nahi dugu!
Joan hemendik ala hil egingo
zaituztet!
Ez dugu hil egin nahi!
Ai, ai, ai!
Otsoa etxolatik kanpo zegoen gertatzen ari zen guztia ikusten leihoetatik, eta otsoarekin batera, irakasle zoro bat.
Harrapatuko ditugu guztiak!
Ezin izango dute ihes egin!
Zorionez, hor zegoen txakurra umeak defendatzeko eta errobotarekin amaitzeko! Honek, inork espero ez zuena egin zuen, eta bere gorputzatik beste bost txakur berdinak agertu ziren. Txakurrak biderkatzeko boterea zuen!
Super heroia naiz!
PUM, PAM, PIM!
PUM, PAM, PIM!
Otsoa kanpoan geratu zen eta irakasle zoroa etxolara sartu zen errobotari laguntza ematera.
Begira zenbat janari!
Bost txakurrek errobotari aurre egin zioten eta irakasle zoroak korrika ihes egin zuen. Umeek ospatu zuten:
Bat-batean umeek ezpata bat aurkitu eta etxolako atea apurtzea lortu zuten. Azkenean poz-pozik irten ziren etxolatik janari pillo bat hartu zutelarik.
Irakasle zoroa eta otsoak basoan izkutaturik zeuden umeak noiz agertuko zain. Umeak ikusterakoan, zuhaitz baten atzetik salto egin eta janari guztia lapurtu zieten .
Orain janaria gurea da!
Madarikatuak! zer egingo dugu orain?
Alaia eta bere lagunak janari guztia galdu zutela ikusita oso triste jarri ziren.
Momentu hartan, txakurra beraien inguruan bueltak ematen hasi zen, eta bat-batean desagertu egin zen, magia balitz bezala.
Guztiok harrituta utzi zituen txakurrak, eta umeak zer egin jakin gabe eta oso beldurtuta geratu ziren, baina bitartean…
Zer egingo dugu orain?
Gurea da janari guztia!
…txakurra lur azpitik zebiltzan!
Inork ikusi gabe txakurra saskiaren beheko aldean zulo bat egin zuen eta janari guztia hartu zuen, otsoa eta irakasle zoroa konturatu gabe.
Janaria basoko leku batean izkutatu ondoren, berriro agertu zen umeen ondoan.
Otsoa eta irakasle zoroa saskia hutsik ikusi zutenean harrituta gelditu ziren eta haserre bizian jarri ziren.
Hori ikustean, Alaia eta bere lagunak ihes egiten korrika hasi ziren. Baina... ez ziren oso azkarrak.
Zalantzan jarri barik, banan-banan, denak igo ziren txakurraren bizkarrera. Orduan, txakurra hazten hasi zen, txakur erraldoia eta azkarra bihurtu arte.
Azkar!
Azkenean, poz-pozik, Argitxo eta Gorritxo zeuden lekura bueltatu ziren eta janaria denen artean banatu eta jan egin zuten.
Eskerrik asko!
Hip, Hip, Hurrah! Hip, Hip, Hurrah!
Azkenean, otsoa zintxoa bihurtu zen eta paseatzen zen bitartean….diamante polit bat
topatu zuen,baina ez zekien hartzea edo ez…..
DINAMITA!!
Bat-batean, ate misteriotxu bat agertu zen eta otsoa beldurrez barrura sartu zen……..
HAU MISTERIOA!!!!!
ZIS-
ZAS!
Ate hori etxe berezi baten atea zen …eta barruan gauzak sorginduta zeuden.
Txasssss!!!!!!! Atea itxi egin zen…Mamu bat ere agertu zen hegan egitennnnnn!!!!!
Otsoa etxe sorginduetatik ateratzea lortu zuen, eta gero Alaia eta lagunei bere abenturak kontatu zizkien .
Oso nekatuta zeudenez, motel dotore batera joatea erabaki zuten .
Hara!!!
Zelako motel dotorea!
Berriro etorri gara borrokatzera hahahahaha!!
Irakasle zoroa berriro agertu da errobotarekin…
Errobotak otsoa aurkitzea lortzen du eta gero izugarrizko sorpresa gertatzen da.
Lasai egon lagun, zure maltzurkeria berreskuratuko dut…
Otsoa maltzurra bihurtu eta gero , umeak harrapatzea erabakitzen dute biek.
Ahhhh!
S Umeek ona bihurtzeko pistola aurkitu dute.
Zuek ona bihurtzeko pistola aurkitu dugu!
Jajaja
Jajaja, lortu dugu!!!
Bob Esponja ere etorri da gurekin ospatzera!!!!
HALA BAZAN ALA EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA GALLEGO GORRIKO ESKOLAN!