EUSKAL HERRIKO mapa erliebean
Baionan kokatua den Xiberuko, Lapurdiko eta Nafarroa-Behereko euskarazko lizeo bakarra gara. Euskararen biziraupena bultzatu eta etorkizuneko euskal hiztunak heziko dituen bakarra.

Produktu sinboliko garrantzitsua dugu eskuartean. Euskara hutsean, erliebean eta Euskal Herri osoa jasotzen duen mapa bakarra. Duela 20 urte  ekoitzi gabe zena eta eguneraturik edizio mugatuan eskainiko duguna.
 
Maparen salmentak Bernat Etxepare Lizeoaren handitze lanak ordaintzeko balio izanen du. Euskal Herritik Euskal Herrira euskaraz bizi, pentsatu  eta eraikitzen segi dezagun.  

Mapa bat baino gehiago da, proiektu pedagogiko sendo bat, herri proiektu bat. Egitasmo desberdinen bidez, lurraldetasuna edukiz, ezagutzaz, bizipenez eta harremanez sakondu asmo duena.  

Erliebedun mapa honen mendi, erreka eta itsasoak ongi irudikatzen dute  gure helburu eta ametsa. Oztopo guztien gainetik, mendi pattarrak igo,  euskarazko erreketan freskatu eta gure ama-hizkuntzaren itsasoan murgilduko baikara euskararen herrian euskaraz ikasteko.
 
Ekar diezaiogun gure harria euskararen herriari!
Eskanea ezazu QR kodigoa edo Klikatu hemen mapa(k) eskuratzeko
Euskoetan ere ordaindu dezakezu! 

Ordainketa egiterakoan, EUSKOPAY aplikazioan honako kontzeptua adierazi: MAPA BAT BAINO GEHIAGO

Era berean, bidal iezazkiguzu hurrengo datuak lhmerkataritza@betxepare.eus helbide elektronikora:

Izen-deiturak
Posta helbidea
Mugikor zenbakia

Milesker!
A copy of your responses will be emailed to the address you provided.
Submit
Clear form
reCAPTCHA
This form was created inside of Bernat Etxepare Lizeoa.