Aztertu oinezko gisa izaten dituzun portaerak eta jarrerak.
Ibilbideak. Adinekoentzako bide-segurtasunerako jarduerak (DGT-2021) galdetegian oinarrituta.
1.- Arauak betetzen ditut, errepideak gurutzatzeko itxaroten dut eta espaloitik ibiltzen naiz galtzadara jaitsi gabe.
2.- Semaforoa daukaten oinezkoen bideak aukeratzen ditut, berdin dit horietara iristeko apur bat gehiago ibili behar banaiz.
3.- Gurutzatzeko oinezkoen bideak erabiltzen ditut.
4.- Kalea estua bada eta inor ez badator, errepidea ez dut oinezkoen bidetik gurutzatzen.
5.- Semaforoa gorri badago eta inor ez badator, errepidea gurutzatzen dut, berdin du kale txiki bat, hiribide bat edo errepide bat den.
6. Oinez noala mugikorretik hitz egiten aritzen naiz, gurutzatzean ere bai.
7.- Autobusaren geralekuan zain egoten naiz, oztopatu gabe.
8.- Errepidetik paseatzera joaten naizenean, txaleko islatzailea erabiltzen dut.
9.- Semaforoa gorri dagoela, beste guztiek itxaroten badute, neuk ere itxaroten dut, eta besteek errepidea gurutzatzen badute, neuk ere gurutzatzen dut.
10.- Oinez noanean, bakarrik zein lagunduta, arauak betetzen ditut.
Does this form look suspicious? Report