Jaso Lazkaoko informazioa WhatsApp bidez
Herritarrak informatuta edukitzeko helburuarekin Lazkaoko Udalak azkarra, erosoa eta zuzena den komunikazio kanal berri bat jarri du abian: WhatsApp bidezko komunikabidea. 2020 urte hasieran jarriko da abian.

Orain WhatsApp difusio zerrenda bat sortzen ari gara. Horretarako herritarrak boluntarioki bere datuak helarazi behar ditu eskuorri hau erabiliz eta Udaletik kudeatuko da zuzenean helburu honetarako soilik.

Datu hauek ez zaizkie hirugarrengoei partekatuko eta hartzaileek ezin dute gainontzeko hartzaileen informaziora iritsi.

Udal informazioa ‘zabalkunde zerrenda’ lan tresna erabiliz helaraziko da. Erreminta honekin inork ezin du hartzaileen zerrenda kontsultatu eta mezua udal mugikor zenbakia kontaktuen zerrendan gordeta duten hartzaileek soilik jaso dezakete.

Zenbaki hau zerbitzu hau soilik eskaintzeko baliatuko da. Udalarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak erabili behar dira, zenbaki hau informazioa bidaltzeko bakarrik erabiliko baita, ez jasotzeko.
 
Zerbitzura atxikitzeko ezinbestekoa da honako informazioa betetzea. Harremanean gaude!


Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrarekin bat (DBEO), jakinarazten dizugu Lazkaoko Udalaren erantzukizuna dela eman dituzun datuen tratamendua, helbidea/Euskadi Enparantza, 1, 20210, Lazkao (Gipuzkoa) · 943 805 411 · udala@lazkao.eus

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Izena
Abizenak
Mugikor zenbakia
Helbide elektronikoa
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Adaki.net.

Does this form look suspicious? Report