Sopelako
udalerriak hausnarketa-prozesu bati ekin dio, 2024-2027 aldirako
kirolaren plan estrategikoa idazteko. Inkesta honek partaidetza-prozesua
osatzen du, eta udalerriko biztanleen kirol-ohiturak ezagutzea du
helburu. Bereziki eskertzen dizugu inkesta hau osatzeko minutu batzuk
ematea. Ematen diguzun informazioa baliagarria izango da gure herriko
kirol-instalazioen erabilerari eta egoerari buruz duten iritzia eta
kirol-ohiturak ezagutzeko, ahalegin nagusiak norantz bideratu jakiteko
eta zerbitzua hobetzen jarraitzeko. Inkesta hau anonimoa da eta gutxi
gorabehera 3 minutu irauten du. Mila esker.