MintzaPoza praktikatu! Egin zaitez Berbalagun! 

Kaixo!

Ongi etorri Getxoko BERBALAGUNEN izen ematera. 2022ko urrian zehar zabalik izango da, urriaren amaieran zurekin jarriko gara harremanetan eta azaroan hasiko ginateke topaketekin!

Info+:  HEMEN  

Gogoratu! BERBALAGUN, BIDELAGUN zein GURASOLAGUN izan zaitezke!

BERBALAGUNA:

Zer da? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.
Zertarako? Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…

BIDELAGUNA:

Zer da? Berbalagun taldeetan bide-lagun figura duen pertsona da, jariotasunez hitz egiten duen laguntzailea (ahoskera eta ulermen maila altua duena). Berbalagun taldea eta egitasmoaren bultzatzaileen arteko zubia da.

Zertarako? Euskaraz hitz egiteko beharra dutenak laguntzen dituzulako, euskal hiztunen kopurua handitzen duzulako, hitz egiteko gaitasunak hobetzen dituzulako, herriarekiko sare berriak sortzen laguntzen duzulako, euskal komunitatea handitzen duzulako, eragile aktibo bihurtzen zarelako…

GURASOLAGUNA:

Zer da? Ikastetxeko gurasoak biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.
Zertarako? Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Non hartu nahi duzu parte? *
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy