Ludoteka Ibiltariaren bitartez, Ludotekarik ez dagoen auzoetan, lau larunbat goizez ekintza ezberdinak eginaz euskaraz gozatzeko aukera eskainiko dugu. Aurtengoan, egoera berezia izanik, aurrez izen ematea egingo dugu taldekatzeak egin ahal izateko. Talde txikietan mugituko gara eta segurtasun arauak beteko ditugu uneoro. Ahalik eta partaide gehienek gozatu dezaten, bakoitzak bi asteburu aukeratu ahal izango ditu gehienez. Egun bakoitzeko plazak bete ahala, itxaron zerrenda bat jarriko dugu.