Gorbeialdean, HANDITIK TXIKIRA: zure seme-alabek mintzapraktika behar dute? / ¿Tus hijos/hijas necesitan practicar el euskera?

Konfinamendu garaian, etxean daude Gorbeialdeko ume, nerabe eta gazteak. Horietako askok, euskaraz aritzeko aukera bakarrenetakoa eskolan izaten dute, eta orain galdu egin dute aukera hori. Horren ondorioz, ume eta gazte askoren hizkuntza-gaitasuna eta hezkuntza-prozesua kaltetu daiteke.

Gorbeialdeko Kuadrilla, "HANDITIK TXIKIRA" ekimenaren barruan, ume eta nerabeei laguntzeko euskarazko mintzapraktikak egiteko bolondresen sare bat antolatzen ari da.

Mintzapraktikak egiteko modua: astean bi aldiz, 15-20 minutuko saioak, mintzakideek aukeratutako bidea erabiliz (skype, whatsapp bideo-deia...). Hala ere, maiztasuna eta iraupena mintzakideek moldatu ahal izango dute. Gu arduratuko gara mintzakideak harremanetan jartzearekin, hortik aurrerakoa, mintzakideen esku geratuko da.

Zure semea-alaba mintzapraktika egitera animatzen bada, bete azpiko formularioa, eta jarriko gara zurekin harremanetan.


OHARRA: zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzuarekin: euskara@gorbeialdea.eus


----------------------------------

Durante el confinamiento, los niños, adolescentes y jóvenes de Gorbeialdea se encuentran en casa. Muchos de ellos han perdido la oportunidad de utilizar el euskera porque no pueden ir a la escuela. Esto puede perjudicar la competencia lingüística y el proceso educativo de muchos niños y jóvenes.

La Cuadrilla de Gorbeialdea, en el marco de la iniciativa "Handitik txikira", está organizando una red de voluntarios y voluntarias para conversar en euskera con niños/niñas y adolescentes.

La propuesta sería hacer sesiones de 15-20 minutos, dos veces a la semana, utilizando el canal elegido por los interlocutores (skype, video llamada de whatsapp...). De todas formas, la periodicidad y la duración de las sesiones queda en manos de los/las participantes. Nosotros nos encargaremos de que los interlocutores se pongan en contacto, a partir de ahí, tendrán total libertad de organización.

Si tu hijo-hija se anima a conversar, rellena el siguiente formulario y nos pondremos en contacto contigo.

NOTA: ante cualquier duda, ponte en contacto con el servicio de euskera de la Cuadrilla de Gorbeialdea: euskara@gorbeialdea.eus



ZURE IZEN-ABIZENAK / TU NOMBRE Y APELLIDOS *
SEMEA-ALABAREN IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS DE TU HIJO/HIJA *
SEMEA-ALABAREN JAIOTZA-URTEA / AÑO DE NACIMIENTO DE TU HIJO-HIJA *
UDALERRIA / MUNICIPIO *
TELEFONO ZENBAKIA / NÚMERO DE TELÉFONO *
E-POSTA HELBIDEA / DIRECCIÓN CORREO ELECTRÓNICO *
ZEIN EGUN DATORKIZU ONDOEN? / ¿QUE DÍA DE LA SEMANA PREFIERES?
ZEIN ORDUTEGI DUZU NAHIAGO? / ¿QUÉ HORARIO PREFIERES?
ZEIN BIDE ERABILTZEA DUZU NAHIAGO? ¿QUE HERRAMIENTA PREFIERES?
ADINGABEEN BAIMENA / PERMISO MENORES *
Required
DATUEN BABESA / PROTECCIÓN DE DATOS *
Required
Submit
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy