Goi mailako ikasketak hemen eta euskaraz!
Frantsesezko bertsioa: https://forms.gle/t8WTPXdkeX3GfwB79

UPPAko Lehendakari jauna, errektore-orde jaun-andereak,
Departamentuko Hezkunde Nazionalaren zerbitzuburu jaun-anderea,
EHUko errektore anderea:

Dakizuen gisan, azken urteetan Ipar Euskal Herriko lizeotar euskaldun kopurua etengabeko emendatzean da. Izan Seaskan, hezkuntza konfesional katolikoan edo hezkuntza publiko elebidunean, urtez-urte gehiago dira terminala arrakastaz bukatzen duten ikasleak. Alta, ikasle hauek Ipar Euskal Herrian goi-mailan euskaraz ikasten segitzeko aukera bakarra, Baionako UPPAren campusean Euskal Ikasketak egitea dute.
Ipar Euskal Herrian 6.000 ikasle dira gaur egun goi-mailako ikasketetan Euskal Hirigune Elkargoaren datuen arabera, eta EEPk 2016an eginiko estimazioak erakusten duenez, goi-mailako ikasketen adinean dauden 5.000 gazte euskaldun dira Ipar Euskal Herrian, hots, adin-tarte horretako gazte guztien %19.

Jakitun gara gazte guztien hautua ez dela goi-mailako ikasketak egitearena, eta are gutiago unibertsitateko lizentzia bat hautatzearena; horrexegatik zuzentzen diogu gutun hau Baionako hezkuntza errektoreordetzari, Formakuntza Profesional zentro jakin batzuetako zuzendaritzei eta baita, bertzelako arrazoi batzuengatik ere, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretzari ere.
Haatik, ukatu ezinekoa da lizeotar anitzek burutu nahi dituztela goi-mailako ikasketak, eta aukera bakarra literatur-lizentzia bat izatea, ez da, gure iduriko, gaur egungo egoerari egokituriko eskaintza bat.

Modu berean, kontziente gara Hego Euskal Herrian, Irun, Donosti edo Iruñean hasita, badirela euskaraz ikasteko aukerak. Alabaina, ezohikoa eta konplikatua den ibilbide burokratiko bat egin behar du Bidasoaz gaindi ikasi nahi duen lizeotarrak, usu beharrezko orientazio-baliabiderik gabe.
Aipatu gabe, familia anitzen baldintza sozio-ekonomikoek eta Ipar Euskal Herritik Hegoaldera doazen ikasleek jasotzen dituzten burtsa oso apalek ez dutela baimentzen hango ikasketen kostuak asumitzea.

Hau guztia ikusirik, gutun honen izenpetzaileok ondorengoak eskatzen dizkizuegu:
-UPPAko lehendakaritzari, heldu diren ikasturteetan, zuen esku dagoen guztia egiteko Ipar Euskal Herrian kokatuak diren campusetan zuen eskaintzan dauden ikasketa guztiak euskaraz ere eskaintzeko.
-Pirinio Atlantikoetako Hezkuntza Nazionalaren zerbitzuen Zuzendaritzari eta Baionako Ikuskaritzari, goi-mailako formakuntza profesionalean ere euskarazko aukerak plantan emateko.
-Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretzari, Ipar Euskal Herriko ikasleentzako sarbide-ibilbide berezitu bat sortzeko, ez gaitezen ikasle atzerritarren pareko izan.

Adeitasunez,

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Gutuna izenpetzen dut *
Required
Izena *
Deitura *
Ikasketa lekua (izatekotan)
Ikasle zenbakia (izatekotan)
Datu hauek ez dira publiko eginen. Alta, Xuti Gazte! dinamika baimentzen dut nire izen-deiturak eta izatekotan gehitutako beste datuak gutunaren hartzaileei igortzera. *
Required
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy