Maiatzaren 16an Balearen Eguna ospatuko dugu Orion. Aurtengoa, gainera, urteurren berezia izango da, 125 urte beteko baitira 1901eko maiatzaren 14an Orion azken balea agertu zenetik.
Balearen Egunaren harira, egitarau zabala antolatuko dute Orioko Udalak eta herriko eragileek, eta besteak beste, ohiko kale-ikuskizuna ere antolatuko da. Aurten, Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizola aktore eta antzerki zuzendariek gidatuko dute antzerkia.
Maiatzaren 16ko emanakizuna prestatzeko hainbat entsegu egingo dira datozen hilabeteetan. Eta horren aurretik, kale-ikuskizunean parte hartzeko deialdia ireki du Udalak.
Izena emateko epea otsailaren 9ra arte egongo da zabalik, animatu!