DATA: Irailaren 1etik 5era
ORDUTEGIA: 9:00-12:30
NORI ZUZENDUA: LH1 eta DBH1 bitarteko haur eta nerabeei
LEKUA: Salatxo Aretoa (Orio)
PREZIOA: 120€
KONTAKTUA: 652702237 edo ganbara.sormentailerra@gmail.com
.
Artea eta naturaz gozatu genuen bezala, oraingoan, ARTEA ETA GIZAKIA landuko ditugu.
Kobazuloetatik hasi eta gaur egun arte.
Disziplina eta material artistiko ezberdinak ezagutuko ditugu.
Historia, ondarea, filosofia, testuingurua,… kontuan hartuko ditugularik modu ludiko batean.
Sormena lehen lerrora ekarriz, ikasi eta lagun berriak egiteko aukera ederra.
Talde txikian, gertutik eta goxo.
* Azken egunean 12:00-12:30 bitarte, erakusketa irekia egingo dugu zizka-mizka batzuekin. Haur eta gaztetxo sortzaileen bizipenak eta lanak elkarbanatzen ditugularik.
.
.
.
Salatxo aretoan elkartuko gara saio hasiera eta amaieretan.
Komenigarria da bakoitzak bere hamaiketako eta ur botila ekartzea.