“AISIA HEZITZAILE, EUSKALDUN ETA INKLUSIBOA ELKARREKIN ERAIKIZ”
Egitasmoaren aurkezpen irekia, ekainaren 6an, Ziburun.
Aisia hezitzaile, euskaldun eta inklusiboa elkarrekin eraikiz egitasmoak egin du bere bidea. HUHEZI, Uda Leku eta Oinherri elkarlanean garatu dugun proiektu honek bere fruituak eman ditu.
Proiektuaren emaitzak ekainaren 6an Ziburun egingo dugun jardunaldi irekian aurkeztuko ditugu. Bertan, herri bakoitzak egindako prozesua azalduko du eta aisialdiaren eremuan nazio mailan partekatzen ditugun behar, kezka eta etorkizunera begirako erronka komunak azalduko ditugu.
Jardunaldian izena emateko bete ondorengo galdetegia.