Eman zure iritzia eta parte hartu…
Oraindik ere emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko zeregin handia dago: lan baldintza txarragoak, indarkeria matxista, lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak, genero estereotipo tradizionalen iraupena, eta abar. Egoera hau hobetzeko, beharrezkoa da guztion inplikazioa, bai gizonena, bai emakumeena.
Hori dela eta, egoeraren diagnostikoa egiten gabiltza gure herriko hurrengo parekidetasun planean kontutan izateko. Zure iritzia jaso nahi genuke.
Hurrengo galdetegia bete azaroaren 25a baino lehen. Eskerrik asko!