HIGA hizkuntza gutxituen hiztun gazteen topaketa da, hizkuntza-aniztasuna eta aktibismo linguistikoa sustatzea helburu duena. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du Gasteizen, uztailaren lehen astean udako ikastaro baten barruan, eta mundu osoko hizkuntza gutxituetako gazteak biltzen ditu hizkuntzen biziberritzea bultzatzeko eta lankidetza-sareak sortzeko.18 eta 35 urte bitarteko parte-hartzaileen bila gabiltza. Baldintza hau betetzen ez baduzu, baina HIGA-n interes handia baduzu, jarri gurekin harremanetan beste modu batean parte hartu ahal izateko.
Formulario hau betetzea 20 minutu inguru izango dira ⏰
🚨 Garrantzitsua: Parte-hartzaileen hautaketa prozesua errazteko, formulario hau ahalik eta informazio gehienarekin bete ezazu. Zure erantzunak zenbat eta zehatzagoak eta osatuagoak izan, orduan eta errazago ebaluatu ahal izango dugu zure hautagaitza, eta ezarritako irizpideak betetzen dituzula ziurtatu.
Zure parte-hartzea asko baloratzen dugu eta hautagai bakoitzak aukera onena izatea nahi dugu! 😊