ESKUALDETASUNAREN inguruko galderak gure eragin eremu geografikoa definitzera bideratuta egongo dira.
Adib: - Eragite eremua handitu eta periferiako beste udalerrietan (ugao, izarra...) eragiten hasi behar gara?
- Laudiotik haratago, periferiako herriak lehentasunezko eremutzat hartu behar ditugu?
- Zer da Aiaraldear (herritar) izatea? Zer balio egokitzen dizkiogu Aiaraldear izateari?
KOMUNITARIOTASUNAREN baitan gure komunitateaz eta gure izate komunitarioaz hausnartuko dugu.
Adib:
- Zertarako osatu komunitatea bat? Nork osatu beharko luke gure komunitatea?
- Zer elementu identitario ditu gure komunitateak? Pertenentzia sentimenduan nola eragingo dugu?
ERAGIN EREMUAREN baitan gure jarduna zein publikotara zuzendu beharko genukeen eztabaidatuko dugu. Adib:
- Zein da gure publiko helburua?
- Lehentasunak jarri behar ditugu?
- Zer motatako harremana izango dugu gure publiko helburuarekin?
🎨🖌️ Zuen ekarpena ezinbestekoa da kooperatiba honen geroa diseinatzeko