Hurrengo batean zuk ere zure mugikor edo ordenagailuarekin euskaraz hitz egin nahiko zenuke?
Horretarako zure laguntza behar dugu!
UPV/EHUko Ixa ikerketa-taldean (http://ixa.eus) ikerketa-lerro berri bat abiatu dugu euskaraz ulertu eta hitz egiteko gai izango den elkarrizketa-sistema bat garatzeko helburuarekin. Horretarako, ordea, euskarazko elkarrizketa idatziak behar ditugu.
Denon artean euskarazko elkarrizketak sortzeko online-saioak egiteko asmotan gabiltza
Online-saioek minutu apur batzuk iraungo dute, 10 minututik hasita nahi duzun arte.
Saio horietan partehartzaileak birtualki binaka parekatuko ditugu, eta bikote bakoitzak elkarrizketa bana sortu beharko du: kide batek Wikipediako artikulu baten inguruko galderak egingo ditu eta, besteak, galdera horiek erantzun.
Dirudiena baino sinpleagoa da!
Begira hemen behean Wikipediako Korrikaren eta Wikipedia beraren artikuluetatik sortu ditugun elkarrizketak.

Wikipediako artikuluen estekak:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Korrika / https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia
Hauen antzeko elkarrizketak sortu beharko dituzu, besterik ez!
Oraindik ere ez baduzu oso argi zer den online-saio horietan egin beharko duzuna, irakurrri hemen argibide zehatzagoak: https://sites.google.com/view/elkarrizketak-online
Euskarari sekulako ekarpena egiteaz gain, sari bat irabaz dezakezu!
Partehartzaile finenak hauetako bozgorailu adimentsu banarekin sarituko ditugu.

Adimentsuak omen dira, baina oraindik euskaraz ez dakite...

Tresna adimentsu hauek euskaraz ere hitz egiteko gai izatea nahi dugu guk. Zuk ere bai ezta?
Interesaturik bazaude ikerketa-lerro honetan zure aletxoa jartzeko laster antolatuko ditugun online-saioetan parte hartuz, idatzi mesedez beheko kutxatila honetan zure helbide elektronikoa eta bidali beheko "BIDALI" (edo "ENVIAR" edo "SUBMIT") botoia sakatuz.
Helbide elektronikoa: *
Your answer
Ohar edo iruzkinen bat bidali nahi badiguzu, idatzi hemen behean:
Your answer
Zure helbide elektronikoa laster egingo dugun saio horri buruzko informazioa zuri bidaltzeko bakarrik erabiliko dugu, ez beste ezertarako.
Ikerketa honek baliozko daturik sortzen duenean, CC 3.0 BY lizentziarekin jarriko ditugu edonoren eskura.
Erraza eta dibertigarria izango da. Animatu!
Submit
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service