ZER DA EREINDAJAN?
Irabazi asmorik gabeko Baserritar eta Kontsumitzaile Elkartea da, Debagoieneko lehen sektorea indartu eta kontsumo eredua eraldatzeko lanean ari dena.
Elikadura burujabetza eta kontsumo arduratsua ditu ardatz.
2015tik dago martxan Arrasaten kokatuta dagoen denda-topaguneak (lehendabizi Nafarroa Etorbidean, eta gaur egun Araba Etorbidean).
PROIEKTUAREN EZAUGARRI NAGUSIAK:
• Bertakoa. Kontsumo eredua eraldatuz, tokiko garapena bultzatzen dugu. Bailarako ekoizleak eta kalitatezko produktuak dira gure oinarria.
• Osasuntsua. Agroekologia dugu ipar: gure gorputzak eta lurrak zaintzen ditugu. Herritarren eskura jartzen ditugu gehigarririk gabeko sasoian sasoiko produktuak.
• Justua. Prezioak justuak dira ekoizleentzat, eta arrazoizkoak kontsumitzaileentzat.
• Kooperatiboa. Proiektuak elkarlana du oinarri: erabiltzaileon artean pentsatu, eraiki eta erabakia da.
Informazio gehiagorako: www.ereindajan.eus
EREINDAJAN ELKARTEKO BAZKIDE IZAN NAHI DUZU?