AUZOAN ETA INGURUNEKO ZONALDEETAN PRESTAKUNTZA PREMIEN DIAGNOSTIKOA
Lagundu auzoan bizi diren pertsonentzako etengabeko prestakuntza plana zehazten!

Harrobia plazan kokatuta dagoen Lanbide Heziketako zentroan etengabeko prestakuntza-eskaintza bat planifikatzen ari gara, auzoan eta ondoko auzoetan bizi diren langileei zuzendua, HOBETUZ 2018ko deialdian sartuko duguna.

Aipatutako plangintzak ETENGABEKO PRESTAKUNTZA PRESENTZIAL ERAGINKORRA AURKEZTEA DU XEDE, Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Zabala eta Miribillako auzokideengandik hurbil. Hainbat ikerketaren arabera, etengabeko prestakuntzak duen oztopo nagusietako bat norberaren etxetik hurbil eskaintza egokirik ez egotea izan ohi da.

Hori dela eta, zonaldeko biztanleei zer, noiz eta nola ikasi nahi edo behar duten adierazteko aukera eman nahi diegu. On-line galdetegi baten bitartez egingo dugu.

Datu babesari buruzkoa irakurri eta onartzen dut. *
Informazio osagarria eta zehatza eskura dezakezu http://harrobia.net/pribatutasun-politika-prestakuntza
Next
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Harrobia Lanbide Ikastola. Report Abuse - Terms of Service - Additional Terms