[Kantsatzeke MT] Bazkide egin eta federatzeko eskaera
IRAKURRI!

Ongi etorri Kantsatzeke Mendi Taldeko bazkide egin eta federatzeko galdetegira.

Lehendabizi, bazkide egiteko datuak eskatuko dizkizugu, eta ondoren federatzeko aukerak izango dituzu eskuragarri.

Behin datuok betetakoan, email bat jasoko duzu hemen adierazten duzun helbide elektronikoan eta bertan ordaindu beharrekoaren zenbatekoa agertuko zaizu, kontu korronte zenbakiarekin batera.

Zure asmoa hainbat pertsonen datuak sartu eta ordainketa bateratu bat egitea bada, pertsona bakoitzeko formulario bat bete beharko duzu eta ordainketa egingo duen pertsonaren NAN-a sartu beharko duzu formularioan horrela adierazten den lekuan. NAN zenbaki hori erabiliko dugu ordainketaren jarraipena egiteko.
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Izena *
Abizena 1 *
Abizena 2 *
NAN (bazkidetu/federatuko den pertsonarena): *
Telefono zenbakia *
Helbide elektronikoa *
Udalerria *
Adinez nagusia izan ezean, BAIMENA ematen duen pertsonaren datuak sartu (Izen-abizenak eta NAN-a):
Adierazpena: nik, hemen sartutako NAN zenbakidunak, goian sartutako NAN zenbakia daukan adingabearen ama, aita edo tutore naizen aldetik, berariaz BAIMEN informatua ematen diot Kantsatzeke Mendi Taldeari, emandako datuak tratatzeko, formulario honetan aurreikusitako helburuarekin bat etorriz.
KANTSATZEKE MENDI TALDEAK KONPROMISOA HARTZEN DU IZAERA PERSONALEKO DATU GUZTIAK KONFIDENTZIALTASUN OSOZ TRATATZEKO.
ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA:
KANTSATZEKE MENDI TALDEA
IFZ: G 75059154
Helbidea: Salbador 2, 20690 Elgeta
e-posta:kantsatzeke@gmail.com
Webgunea: kantsatzeke.eus

DATUEN TRATAMENDUAREN XEDEA:
KANTSATZEKE MENDI TALDEAK zuk emandako informazioa klubaren edo federazioaren jarduerarekin lotutako zerbitzuak emateko erabiliko du (lehiaketetako jarduerak barne, bai lurraldekoak eta bai autonomia-erkidegokoak), bai eta kudeaketa-lan administratibo eta komertzialetarako ere.
KONTSERBAZIOA:
KANTSATZEKE MENDI TALDEARI emandako datu pertsonalak gorde egingo dira, interesdunak horiek ezabatzeko eskaria egiten ez badu.

HARTZAILEAK:
Lurralde Federazioa (AMF/BMF/GMF)
Euskal Mendizale Federazioa (EMF), autonomia-erkidegoetako beste federazio batzuk
Espainiako Federazioa (FEDME)
Aseguru-etxea

ESKUBIDEAK:
Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta garraiatzeko eskubideak balia ahal izango dituzu, eskubide horretaz baliatu nahi duzula argi azaltzen duen idatzi bat igorriz gure egoitza fiskalera edo mezu elektroniko bat bidaliz, eta zeure burua identifikatuz.
Zure datuak KANTSATZEKE MENDI TALDEA  titularra den fitxategi batean sartuko direla jakinarazten dizugu.

IRUDIAREN ERABILERA:
Era berean, baimena ematen diozu berariaz eta zalantzarik gabe, doan eta mugagabe KANTSATZEKE MENDI TALDEARI zure (eta, hala dagokionean, adingabearen) irudia hartzeko eta, ondoren, irudi hori baimendutako erakundeak hedabideetan (sare sozialak, web-orriak, aldizkariak, argitalpenak, erakusketak, etab.) edota bestelako euskarrietan argitaratzeko.
1/1982 Lege Organikoarekin, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideari buruzkoarekin, bat etorriz, eta Datu pertsonalak babesteko araudiak ezarritakoa kontuan hartuta, baimena ematen duzu emandako datu pertsonalak KANTSATZEKE MENDI TALDEAREN erantzukizunpeko “Irudia” izeneko fitxategian txertatzeko.
Irudiak hainbat hedabidetan argitaratzea eta zabaltzea da helburua, antolatzen diren ekitaldi eta jarduerak sustatzeko.  
Irudiak argitaratzeko baimena emanda argitaratu diren hedabideetan sartzen den edonork eskura izango ditu datu horiek, eta gorde egingo dira, kontrakorik adierazten ez duzun bitartean.
Dena den, emandako baimena baliogabetu dezakezu, eta baita aurreko atalean adierazitako eskubideak, indarrean dagoen datu pertsonalen babesari buruzko araudian aurreikusita daudenak, egikaritu ere.
Halaber, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, edota Datuen Babeserako Ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, honako helbide honetan: dpd@europeanconsulting.org
Ondorengo baimenetatik, aukeratu ematen dituzunak
Bazkide egiteaz gain, federatzea ere nahi duzu? *
Transferentzia bakarrean hainbat pertsonaren bazkidetza/federatzea ordaindu nahi baduzu, adierazi ordainketa egingo duen pertsonaren NAN-a aukera honetan:
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. - Terms of Service - Privacy Policy

Does this form look suspicious? Report