INGURUMEN ESPARRU PROGRAMA 2020 // PROGRAMA MARCO AMBIENTAL 2020

    Captionless Image

    HERRITARREN PARTE-HARTZE PROZESUA EUSKADIN INGURUMEN-TESTUINGURU BERRI BAT SORTZEKO

    EAEko ingurumen-politikaren norabidea aldatzea eta elkarrekin etorkizuneko ingurumena eraikitzea. Horixe da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak lortu nahi duen asmo handiko erronka, Ingurumen Esparru Programa (Ingurumenaren alorrean EAEko jardueren norabidea zehaztu eta haiek koordinatzen dituen erreferentziazko dokumentua) egiteko prozesua martxan jarri dela baliatuta. Horretarako, beharrezkoa da herritarrek parte hartzeko gune bat zabaltzea, elkarlanean etorkizuneko ingurumen-politika eraikitzen lagunduko duena. Azken finean, ingurumenaren alorrean herritarren eskaerak eta ekarpenak biltzeko, ideiak alderatzeko eta ingurumen-politikan jauzi kualitatiboa bultzatzeko aukera emango duen prozesu bat abian jartzea da helburua. Jarraian galdera batzuk planteatzen dizkizuegu ingurumenari lotutako zuen hausnarketak eta ekarpenak jasotzeko. Eskerrik asko parte hartzeagatik.

    PROCESO DE PARTICIPACIÓN CIUDADANA PARA CONSTRUIR UN NUEVO ESCENARIO MEDIOAMBIENTAL EN EUSKADI

    Cambiar el rumbo en la política medioambiental de la CAPV y construir de forma conjunta el medio ambiente del futuro. Ese es el ambicioso reto que el Departamento de Medio Ambiente del Gobierno Vasco se ha propuesto conseguir, aprovechando la oportunidad que se ha abierto con el proceso de elaboración del Programa Marco Ambiental, el documento de referencia que marca el rumbo y coordina las actuaciones de medio ambiente en la CAPV. En este sentido, es preciso abrir un espacio de participación ciudadana que ayude a construir de forma colaborativa la política medioambiental del futuro. Se trata, en definitiva, de poner en marcha un proceso que permita recoger las demandas y aportaciones ciudadanas en materia medioambiental, contrastar ideas e impulsar un proceso dirigido a dar un salto cualitativo en la política ambiental. A continuación os trasladamos unas preguntas para recoger vuestras reflexiones y aportaciones sobre el medio ambiente. Muchas gracias por vuestra colaboración.