Burujabetza teknologikoa: askatasuna eta pribatutasuna sarean
Egunean zehar ordenagailua erabiltzen dugu, batez ere lan egiteko. Egun guztian zehar eta bereziki arratsaldetik aurrera sakelakoa erabiltzen dugu nagusiki. Une oro, batean edo bestean sarera konektatzen gara, baina ezagutzen ditugu erabiltzen ditugun tresnak eta atzean dauden arrazoiak, aukera ezberdinak?

Zer dago gure ordenagailuen barruan? Zer da sistema eragile bat? Zer da software librea? Pribatutasuna nola kudeatu nire sakelako telefonoan? Zein da wifi sareen segurtasuna? Zer da hodeia? horrelako galderak egin eta denon artean erantzungo ditugu, praktika ere tarteko.

Nori dago zuzenduta ikastaro hau?
Edozeinentzat aproposa da ikastaroa; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Zeinek eskainiko du ikastaroa?

Talaios Kooperatibako kideek eskainiko dute ikastaroa.

Gaiak:
• Nire ordenagailua
• Nire sakelakoa
• Gure bizitza

Datak eta ordutegia
Ikastaroa hamabi orduko iraupena izango dute eta hiru saiotan burutuko dugu.
Datak: otsailaren, 23 ostirala [goiz+arratsaldez] eta 24, larunbata [goizez].
Ordutegia: goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:30etatik 19:30etara.

Next
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Additional Terms