12-16 urte bitarteko lagunarteei zuzendutako egitasmoa da Kuadrillategi, hau da, DBHko B eta D ereduetan ikasten ari zareten gaztetxoei zuzendua. Ostiralero bi orduz elkartzen gara taldeka eta hezitzaileekin batera gustuko ditugun ekintzak antolatzen ditugu. Txangoak eta egun pasak egiteaz gain, asteburu pasa ere joan ohi gara.
LEHENENGO SAIOA:
LEZON, URRIAK 2, ostirala, 19:00etan: Eskolako Kantxan!!!
PASAIAN, URRIAK 9, ostirala, 19:00etan!
- PASAI ANTXO: Viteri plazan.
- PASAI DONIBANE: JJ Otaegi eraikinaren aurreko plazan.
- PASAI SAN PEDRO-TRINTXERPE: Udal Aretoan.
Animatu zaitez eta eman izena!