TOPALDIA 2023 - izena emateko galdetegia
2023ko otsailaren 4an, larunbata, Durangoko Plateruenan egingo dugu aurtengo Topaldia. Oraingoan euskara elkarteetako kideak bildu nahi ditugu hitzorduan, Euskaltzaleen Topagunearen eta euskara elkarteen mugimenduaren Kongresua abiatuko baitugu egun honetan egingo dugun gogoetarekin. 

Goizeko 10.00etatik arratsaldeko 5.30era egingo dugu Topaldia eta tartean bazkaltzeko aukera ere izango dugu. 

Izen-emate prezioa: 15 € (bazkaria barne)
Ordainketa banku transferentzia bidez. Transferentziaren kontzeptuan jarri: TOPALDIA + PARTE HARTZAILEAREN IZENA edo EUSKARA ELKARTEAREN IZENA
Kontu Korrontea 3035 0014680 140027927

Sign in to Google to save your progress. Learn more
IZENA EMATEKO GALDETEGIA
Izen-abizenak *
Zein euskara elkartetatik zatoz? *
Herria *
Elkartean zein da zure funtzioa? *
Required
Emaila *
Telefonoa
Ordainketaren fakturarik behar duzu? *
Bazkarirako behar berezik  baduzu, adierazi zein
Datuen erabilerari buruzko oharra
Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, ohartematen dizugu zure datu pertsonalak fitxategi batean sartuko ditugula, eta fitxategi horren ardura honako honena izango dela: EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA. Eta hori egingo dugula zurekin daukagun harremanetik eratorritako konpromisoak bete ahal izateko.
Eskubidea daukazu datu pertsonal horiek eskatzeko eta ikusteko, jasota dauzkagun datu pertsonalei buruzko informazioa eduki ahal izan dezazun, tratamenduaren xedeak zeintzuk diren jakin dezazun, datuen hartzaileak eta gordetzeko epeak zeintzuk diren jakin dezazun; eskubidea daukazu datu okerrak zuzentzeko eskatzeko eta osatu gabe dauden datuak osatzeko; eskubidea daukazu datuak ezabatzeko eta ezeztatzeko, eta datu pertsonalen tratamendua aurkatzeko edo mugatzeko zure baimena erretiratzea erabakitzen duzuenean. Aipatutako eskubideok erakunde honen aurrean gauza ditzakezu: EUSKALTZALEEN TOPAGUNEAren egoitzan, gure helbidera edo emailera idatzi bat bidaliz Landako Etorbidea 4, 102 bulegoa, 48200 DURANGO, edo e-mailaren bidez: datuak@topagunea.eus. 
Kontrakorik adierazten ez diguzun bitartean, ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketen berri guri jakinarazteko betebeharra hartzen duzula, eta zure baimena ematen diguzula Euskara Elkarteen Mugimenduaren Kongresuaren prozesuan parte har dezazun zurekin harremanetan jartzeko.
Behin egitasmoa bukatuta, zure datuak ezabatu egingo ditugu beharrezko ez diren datutegietatik.
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Euskaltzaleen Topagunea.

Does this form look suspicious? Report