Borderline Fabrika
Borderline Fabrika Hendaian garatzen ari garen arteleku eta lantoki partekatua da. Bi jarduera nagusiz osatzen da proiektua: edonori irekia izango den kafe kulturala (jatekoak, ikuskizunak eta tailerrak proposatuko ditu) eta bulego- lantoki partekatua. Borderline Fabrika leku ireki eta dinamikoa nahi dugu. Proiektu partehartzaile, elkarlaneko egitasmo eta DIY- k (EginZazuZeuk) gidatuko dute lekuaren sorkuntza, atontzea eta erabilpena. Kolektibo artistiko eta elkarte ezberdinek hartuko dute habia bertan, baliteke baita zeuk ere, auzoa, ingurukoa, tren bidaiaria edo kuriosa. Proiektua bidean da! Ongi etorri ontzira!
Next
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service