MARTXOAK 8 Herriko emakumeon* afaria
Kaixo! Ostirala, martxoak 1, zen izena emateko azken eguna. Asko sentitzen dugu berandu zatozelako baina Kultur kafekoei denboraz abisatu nahi izan diegu zenbat izango garen, euren lana patxadaz egiteko aukera izan dezaten. Hala ere, gogoratu 18:30ean Gabinean hasiko den poteorako eta 20:00etarako manifarako ez dagoela izena eman beharrik. Gora borroka feminista!