Appinventorrekin lanean: sakelako app sinpleak egiten ikasi, programazioa jakin gabe
Sakelako telefono aurreratuek bizitza aldatu digute, une oro ditugu soinean, baina zer irudituko litzaizuke aplikazioak erabiltzeaz gain, sortu ere egingo bazenitu? App Inventor 2 erabiliz, ingurune erraz eta bisual baten bidez, aurretik programazio ezagutza bereziak eduki gabe ere Android gailuentzako sakelako aplikazio politak sor daitezke.
App Inventor instalatzen eta konfiguratzen ikasiko dugu, adibideak ikusiz. Ondoren, hiru aplikazio mota izango ditugu aukeratzeko, zailtasun maila ezberdinekin: oso erraza, erraza eta ertaina. horien artean, bat edo bi garatuko ditugu ikastaroan zehar bakoitzaren erritmoen arabera.

Nori dago zuzenduta ikastaro hau?

Edozeinentzat aproposa da ikastaroa; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Zeinek eskainiko du ikastaroa?

Talaios Kooperatibako kideek eskainiko dute ikastaroa.

Gaiak:

Appinventor aurkezpena
◦ Adibide sinple batekin oinarrizko aplikazio bat nola egin ikasi.
◦ Adibideak ikusi eta probatzeko aukera.
Aplikazioa egiten hasteko tailerra
◦ Aplikazioa definitu eta zein adibideetan oinarrituko den identifikatu.
◦ Aplikazioa egiten hasi.
Aplikazioa amaitzeko tailerra
◦ Aplikazioa egiten jarratu.
◦ Aplikazioen egoera eta aurkezpen txikia.

Datak eta ordutegia
Ikastaroa hamabi orduko iraupena izango dute eta hiru saiotan burutuko dugu.
Datak: apirilaren, 20an ostirala [goizez 10:00etatik 14:00etara + arratsaldez 15:30etatik 19:30etara] eta 21ean, larunbata [goizeko 10:00etatik 14:00etara]

Ikastaroa doakoa da. Plaza kopurua mugatua da, 12 lagunentzat.

Next
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Additional Terms