Berreraiki justiziaz
Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna dela eta (maiatzak 8, larunbata), Bidezko Merkataritzaren Estatuko Koordinakundeak bat egin genuen mundu osoko erakundeen arteko aliantza batek emandako "berreraiki dezagun justiziaz" adierazpenarekin: bidezko Merkataritzaren Munduko Erakundea (WFTO), Fair Trade Advocacy Office, Fairtrade, Gizarte Ekonomia Solidarioa Sustatzeko Nazioarteko Sarea (RIPESS), CICIS Economy Alliance, International Cooperatives.

Elkarteen arteko aliantza global baten izenean, ekonomia eta merkataritzaren eraldaketa eskatu nahi dugu, betiere, justizia eta iraunkortasuna aintzat hartuta.

SARRERA
Covid-19aren pandemia era isolamendu eta distantzia neurriak eragin handia izaten ari dira pertsona babesgabeenengan, eta horien artean daude produktore txikiak eta langileak. Hori, halaber, eragin lazgarria izaten ari da giza eskubideetan, beste gauza batzuen artean, elikadura eskubidea arriskuan jarri baita. Pobrezia eta gosearen ondorioz, munduan haur gehiago hasi behar izan dira lanean, eta deforestazio-mailak handitu dira.
Egungo krisiak erakutsi digu elkarren mende gaudela, baina ez hori bakarrik, erakutsi digu baita ere naturaren suntsiketa, deforestazioa eta krisi klimatiko eta osasun arlokoa elkarren artean erlazionatuta daudela, eta kausa komun gisa pertsonen eta planetaren esplotazioa daukatela.

Hori hala izan arren, enpresa batzuek epe laburrerako neurriak hartu dituzte beren interes propioak babesteko. Horrela, arriskuan jarri dituzte, aldi berean, hornidura-katearen parte direnen giza eskubideak: Esaterako, eskaerak ezeztatuz, akziodunei dibidendu handiak ordainduz eta gobernuen babes ekonomikoa eskatuz.
Gero eta argiago daukagu denok hornidura-kate sendoak behar ditugula, baina, zoritxarrez, termino hori horniduraren segurtasuna bermatu nahi duten erosle enpresarialen ikuspegitik interpretatzen da. Funtsezkoa da gobernuek babes-neurriak ezartzea ekoizle txikiek eta langileek krisiei aurre egin ahal izateko, baina hori ere ez da nahikoa. Datozen urteetan, aldaketa klimatikoak milioika produktore eta langileren berdintasun eza eta babesgabetasuna areagotu baino ez ditu egingo.

Pandemiaren ostean ohiko jarduera komertzialera itzuliz gero, gure egungo sistemaren desberdintasun eta iraunkortasun eza areagotu egingo lituzke. Aldiz, mundu mailako hornidura-kateen gobernantza eta ekonomiaren eraldaketa behar dugu, ez soilik ekoizle txikien interesen alde; oraingo eta etorkizuneko belaunaldien interesen alde baizik.


BEHAR DUGUN ERALDAKETA
● Lehian oinarritutako ekonomiatik… lankidetzan oinarritutako ekonomiara.
● Iraunkortasun helburuak ahultzen dituzten politika komertzialetatik… bidezko merkataritza iraunkorra sustatzen duten eta produktu merkeetan oinarritutako merkataritza indargabetzen duten politiketara.
● Merkataritza libre eta neoliberalismotik… bidezko merkataritzako politika publikoetara. Horien bidez, merkataritzaren gero eta zati handiagoa egiten da bidezko merkataritzaren arabera, tokiko mailan zein nazioarte mailan.
● Merkatu libre batetik, iraunkortasun programa batera, behetik gora egindako lege ekimen egokien bidez, hornidura-kateak eraldatzeko. Horrela, kontsumitzaile guztiek izango dute aukera modu iraunkor eta irisgarrian kontsumitzeko.
● Hegoalde eta Iparraldearen arteko, emakume eta gizonen arteko, aberats eta pobreen arteko, enpresa handi eta ekoizle txikien arteko desberdintasunak berdintzera egin behar dugu.
● Planetaren natur baliabideen esplotaziotik… ingurumena errespetatzen duen eredu ekonomiko eta nekazaritza eredu batera egin behar dugu, negutegi efektuko isurpenak murriztu eta justizia klimatikoa sustatzeko.
● Janari merke eta azkarrez saturatutako merkatuetatik… Bidezko Merkataritza eta Produktu Organikoen hornidura-kate gero eta handiagoetara egin behar dugu, banatzeko gaitasuna handituz.
● Beldurrean oinarrituta mugak ixtera eramaten duten epe laburrerako konponbideetatik… herrialdeen arteko interdependentzia bidezko batera.
● Politiketan eragina duten interes indibidualetatik… merkatuak pertsonentzat eta planetarentzat funtzionatzen duela bermatzeko politika publikoetara.
● Hornidura-kateen barruko botere desorekatik… hornidura-kateen demokrazia ekonomikora, giza eskubideen urraketarik edota abusu korporatiborik gabe, eta produktore txiki eta langileen ahalduntzearekin.
● Iraunkortasuna eta giza eskubideak zerrenda bidez “egiaztatze” hutsetik… praktika komertzial eta erosketa praktikak eraldatzera, langileentzako soldata eta ekoizle txikientzako diru-sarrera duinak bermatzeko moduan.
● Irabaziak lehenestetik… egiteko soziala lehenestera.
● “Enpresa sekretuaren” kulturatik… gardentasunaren kulturara. Horren barruan daude hornidura-katearen gardentasuna eta balioa partekatzeari buruzko informazioa.
● Kontsumismoan oinarritutako kultura batetik… bizimodu iraunkorrera, eta Natura eta Planetaren aldeko Konpromisora.

GOBERNUEI EGITEKO GOMENDIOAK
Aurretik azaldutakoaren arabera, gomendioei egin nahi dizkiegun gomendioak lau ardatzetan egituratzen dira. Batzuk epe laburrerako dira, beste batzuk epe luzerakoak.

BABESTEA
● Langile eta ekoizleek babes pertsonalerako ekipoak dituztela ziurtatzea.
● Lan egitea segurua ez den kasuetan, ekoizle eta langileen diru-sarreren erretentzio programak ziurtatzea.
● Distantzia sozial eta isolamenduaren inguruko neurriak indarrean egon bitartean, oinarrizko beharrizanak estaltzen dituzten enpresen zergak izoztea eta oinarrizko beharrizan eta nekazaritza produkziorako beharrezko sargaien prezio irisgarriak bermatzea.

BERRABIARAZTEA
● Pizgarrien programa publikoak baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten enpresei soilik eskaintzea: Enpresa eta Giza Eskubideen inguruko Nazio Batuen Printzipioak; OCDE erakundeak (Ekonomia Garapen eta Lankidetzarako Erakundea) markatutako ildoak enpresen jokabide arduratsuaren, erosketa arduratsuaren, genero berdintasunaren, klimaren eta jokabide fiskal arduratsuaren inguruan, akziodunen dibidenduak mugatuta eta erabakiak hartzeko modu parte-hartzaile eta gobernantza inklusibo baten alde.
● Enpresa txiki eta ertainek finantzazio irisgarria eta malgua eskura izan dezaketela bermatzea, bidezko merkataritzarako eta enpresa sozial, kooperatiba eta ekonomia sozial eta solidarioaren beste eragile batzuentzako lehentasunezko baldintzekin.
● Bidezko Merkataritza, Enpresa Sozialak, Kooperatibak, Ekonomia Sozial eta Solidarioko beste eragile batzuk eta Nekazaritza Ekologikoa babesteko politika publikoak martxan jartzea; alternatiba horiek, apurka-apurka, joera nagusi bihurtzeko. Politika horien barruan, enpresek ekoizleen elkarteei emandako babesa sartuko litzateke, ekoizle horiek merkatu berrietara heldu ahal izateko eta finantzaketa malgu eta irisgarria lortzeko. Era berean, herritar guztien sentsibilizazioa lortu beharko genuke, bereziki, gazteena.

BERREGITURATZEA
● Enpresa eta hornitzaile guztiek giza eskubideak, lan eskubideak eta ingurumena errespetatzen dutela bermatzeko legeria aplikatzea, esaterako, erosketa eta komertzializazio praktikak hobetuz.
● Enpresa konbentzionalen eraldaketa graduala sustatzea. Egitekoari garrantzia ematen dioten enpresa-ereduek izango lukete lehentasuna, hau da, pertsonak eta planeta irabazien aurretik jartzen dituztenek.
● Nazio mailako edota eskualde mailako helburu anbiziotsuak izatea, Nazio Batuek markatutako garapen iraunkorrerako helburuak lortze aldera, CO2 isurpenak berehala murriztea eta munduko tenperaturaren igoera 1,5ºC-ko mugan jartzea, Parisko Akordioan ezarri bezala.

BALIABIDEEN BIDEZKO BANAKETA
● Bidezko merkataritza eta produktu organikoak, enpresa sozialak, kooperatibak eta ekonomia sozial eta solidarioko beste eragile batzuk sustatzeko zerga-sistemak aldatzea, eta pertsonen eta planetaren esplotazioan oinarritutako hornidura-kateak baztertzea.
● Erosketa arduratsuak joera bihurtzea eta bidezko merkataritza, enpresa organiko eta sozial, kooperatiba eta ekonomia sozial eta solidarioko bestelako eragileei lehentasuna ematea kontratu publikoen emakidetan.

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Erakundearen izen osoa ... *
Baimena ematen duzu zure erakundearen izena erakunde sinatzaileen zerrendan publikoki agertzeko? *
Kanpaina honen jarraipenari buruzko informazioa (ekimenak sare sozialetan) bidaltzea nahi baduzu, idatzi zure helbide elektronikoa:
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy