Mintzodromo birtuala!
Otsailaren 1ean, ostirala, E-uskaltegian mintzodromo birtuala egiteko asmoa dugu. Aukeratu behar duzu zein ordutegitan ahal duzun; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 29a, asteartea, izango da.
Zein da helburua?
Euskara ikasten hainbat ikasle ari dira-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan AEKn: Rio de Janeiro, Canariar irletan, Bartzelonan, Salamancan, Argentinan, Parisen...

Mintzodromo birtualaren helburua da eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea. Ikastaroetan euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak zaretenak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.

Partaideak lau-seinaka bilduko dira gela birtualetan eta interes orokorreko gaiez arituko ordu erdiko hiru txandetan berriketa lasaian. Saio bakoitzaren ondoren beste gela batera mugitu beharko dute partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko. Dinamizatzaile bat egongo da bakoitzean.

Animatu eta parte hartu!

Izen-abizenak *
Your answer
Zein ikastaro egiten ari zara? Maila. *
Your answer
Zein ordutegitan ahal duzu parte hartu? Bietan bada, jarri biak. *
Oharren bat baduzu jarri hemen.
Your answer
Jarri zure e-posta eta telefono zenbakia hemen *
Your answer
Submit
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service