2018an Orioko emakume talde batek aurrera eraman zuen Zergatik ez? proiektua oinarri hartuta, Ondarruko emakume talde batek arraun erronka egingo du. Uztailaren 6an hasiko dute itsas ibilbidea, goizean Ondarroatik aterako dira eta Oriora eguerdirako iritsiko dira.
Emakume talde bat osatu nahi dugu traineruekin barrara ongi-etorria egitera joateko. Eguna iritsi baino lehen prestaketa saioak egingo ditugu. Horrez gain, bazkaria prestatzeko eta lurretik ongi-etorria egiteko ere jendea behar dugu. Anima zaitez!