DOMEKAK OLGETAN SUKALDARITZA AZAROAK 23
Tailer honetan izena emateko epea: azaroaren 11tik 14ra.
Izena banaka edo binaka eman dezakezue.
Plaza kopurua mugatua da, eta plaza guztiak betez gero, zozketa azaroaren 17an egingo da.
Plazak esleitu ondoren, parte-hartzaileek 5 euroko ordainketa egin beharko dute azaroaren 20a baino lehen.
Ordainketa epe horretan egiten ez bada, plaza itxarote-zerrendan dagoen hurrengo pertsonari eskainiko zaio.
Ordainketa Berbaroko bulegoan egin dezakezue.