Legorreta 2030 Inspirazio-saioa
Legorreta 2030 Plan Estrategikoa garatzeko partaidetza prozesuak aurrera darrai. Urriaren 16an, larunbata, partaidetza saio zabala egin genuen Herri Antzokian. Bertaratutako herritarrekin ardazkako-mahaietan garatutako aurre-diagnostikoa osatu genuen eta Legorretak datozen 8-10 urteetan izango dituen erronka nagusiak irudikatu genituen.

Prozesuarekin jarraitzeko, azaroaren 3an, asteazkena, inspirazio-saioa izango da Herri Antzokian, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi genizuke.

Inspirazio-saio horretan arituko dira:

- Zahartzaroko zaintzaren inguruan, Xanti Ugarte, 3Z (Zahartzaroa Zainduz Zestoan).
- Etxebizitza komunitarioen inguruan, Amaia Junquera Landeta, Zeraingo alkatea.
- Energia/klima aldaketaren inguruan, Fermin Arruabarrena, Hernaniko energia berriztagarrien komunitatetik.
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Aukeratu zein hizkuntzatan nahi duzun *
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Elhuyar Fundazioa. Report Abuse